Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean dago laborategia, eta hemiplegia, arantza bifidoa, disfuntzio neuromuskularrak eta halako patologiak dituzten pazienteen gaitasunak hobetzeko ikertuko du. Horretarako, gailu medikoen saiakuntzak eta errehabilitazio-tratamenduen pertsonalizazioa landuko ditu
TECNALIAk mugimendua analizatzeko Espainiako lehen laborategia jarri du martxan. Laborategiak teknologia aitzindaria du giza mugimendua analizatzeko —bereziki, gaixotasun neuromuskularrak dituzten pertsonena—, eta emaitzak tratamendu eta gailu medikoak optimizatzeko erabiltzeko. TECNALIAren Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoko instalazioetan dago laborategia, eta tresna medikoak garatzea du helburu, betiere bizi-kalitatea hobetzeko mugimena kaltetua duten pazienteei —hala nola hemiplegia (iktus baten ondoren), arantza bifidoa eta disfuntzio neuromuskularrak—. Horretarako, teknologia berriak garatuko dituzte, sektoreko enpresek egindako prototipoen saiakuntzak egin, eta klinikoek berek egin ahal izango dituzten errehabilitazio-tratamenduak pertsonalizatu.
Hala aurkeztu du laborategia gaur goizean Jesús Valero TECNALIAko Osasuneko zuzendariak, Estíbaliz Hernáez Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuordea ondoan zuela, TECNALIAk Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean antolatu duen “Janzteko gailuak osasunerako” jardunaldian, non errehabilitazioaren alorrean aditu diren 70 enpresa baino gehiago elkartu baitira.