«Diagnostiko-sistema azkarragoak, fidagarriagoak eta ekonomikoagoak behar ditugu, bai eta datuak kudeatzeko tresnak ere, erabaki sanitarioak bizkortzeko eta pazienteen tratamendua errazteko»
Gure helburua da euskal industria biomedikoa eta elektronikoa dibertsifikatzea eta euskal industria-sarearen lehiakortasuna hobetzea diagnostikoaren sektorean
TECNALIAn buru-belarri dihardugu lanean ZURETZAT ekimenean, diagnostiko-plataforma berriak eta askotariko plataformekin lotutako produktu berriak garatzeko: sistema sentsorikoak, irakurtzeko gailuak eta datuak kudeatzeko tresnak.
Ezagutza medikoa, teknologia eta datuen zientzia elkartzeak iraultza ekarri du medikuntzara, eta bide egin dio osasun pertsonalizatuari. Gaixotasunak detektatzeak, diagnostikoak, tratamenduak eta are prebentzioak bizkorrago eta modu eraginkorragoan eraldatzen dute pertsonen bizitza, eta paziente bakoitzari egokituriko tratamendu indibidualizatua bermatzen.
Detekziorako eta osasunaren hobekuntza integralerako diagnostikoa
ZURETZAT ekimena Osasun pertsonalizatua lehentasun estrategikoan bildurik dago, zeina RIS3 Euskadi 2030 espezializazio adimendunaren oinarrietan baitago bildurik. Proiektuaren ardatzak, zehazki, detekzioa eta osasunaren hobekuntza integralerako diagnostikoa dira, eta, horretarako, hodeiko plataformak eta adimen artifiziala aplikatzen ditu: diagnostiko pertsonalizatuak eskaintzen ditu, baliagarriak gaixotasunen tratamenduak eta, beraz, bizi-kalitatea hobetzeko eta zahartzea atzeratzeko.
ZURETZAT proiektuak aukera paregabea eskaintzen dio Euskadiri diagnostikoaren industria hazteari lotuta; posizionatu eta hazi egiten ditu sektore horretako euskal enpresak (batez ere ETEak), eta produktu horien balio-katea osatuko duten berriak erakartzen ditu.