Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Hegan klusterreko zazpi bazkide izan dira erakusketari: Eibar Precisión Casting, Ekin, Korta, Satlantis, TECNALIA, Wec eta Wolco. Halaber, han izan da Basque Trade & Investment
Pariseko Air Show azoka aeronautikako munduko hitzordu nagusi bat da, eta bi urtean behin egiten da, Le Bourgeteko aireportuan. Hegazkingintzako eta aeronautikaren industriako teknologiarik berrienak aurkezten dituzte han: aireko motorrak, satelite- eta nabigazio-teknikak, hegazkinetako kabinak eta eserlekuak, eta alarma-sistemak.
Espainiako 35 enpresa izan dira azokan. B2B motako bilerak ere egin dira, aeronautikaren eta espazioaren sektoreko ezagutza eta esperientziak trukatzeko eta soluzioak topatzeko.
Aeronautikaren sektoreko berrikuntzak
Lau berrikuntza teknologiko aurkeztu ditugu Le Bourgeten: hegazkin elektrikoago bat; propultsio elektriko banatuagoko arkitektura berria; fabrikazio aditiboko prozesu berriak, WAAM eta Binder Jetting teknologia bidezkoak; material konposatuekiko piezen fabrikazioaren automatizazioa eta 4.0 soluzioak, aeronautikako balio-katea digitalizatzeko.