Berria

Parkinsonen gaixotasunaren diagnostikoa eta tratamendua hobetzeko plataforma bat garatzen laguntzen ari gara

2021ko abenduaren 15a

Parkinsonen gaixotasuna duten pazienteei terapiarik onena modu pertsonalizatuan preskribatzen laguntzen dio plataformak medikuari

Gure zentroa, GiMo-Pd ekimenean, azken belaunaldiko arkitektura teknologiko bat garatzen ari da Parkinsonen gaixotasuna duten pazienteen sintoma motorrak etengabe monitorizatzeko.

Gaur egun gehien agertzen diren gaixotasun neurodegeneratiboetan bigarrena da Parkinsonen gaixotasuna. Tratamenduaren mugetako bat da nahi ez diren ondorioak agertzea, hala nola fluktuazio motorrak, diszinesiak eta beste alterazio batzuk. Pazienteek ez diote beti berdin erantzuten tratamenduari. Alde handia dago batetik bestera, eta horrek arazoak sortzen ditu pazienteak bilakaera kliniko egokia izan dezan.

Parkisonen gaixotasuna duten pazienteentzako soluzio teknologikoa

GiMo-PDren helburu orokorra da plataforma berritzaile bat sortzea, medikuari lagunduko diona paziente bakoitzarentzako terapiarik onena era pertsonalizatuan preskribatzen.

Hori dela eta, proiektu honen bidez, aukera hauek ahalbidetuko dituen soluzio teknologiko bat ikertzen ari dira:

  • Datu genetikoak, neuroirudienak eta klinikoak eskuratu, integratu eta aztertzea.
  • Parkinsonen gaixotasunak pazienteengan eragiten dituen nahaste motorrak nonahi eta etengabe monitorizatzeko mekanismoak eskaintzea, irtenbide pertsonalizatuak bilatzeko.
  • Sintoma motorrak eta psikokognitiboak aldian-aldian monitorizatzeko mekanismoak eskaintzea.
  • Datu guztien azterketa aurreratua egitea, haiek batera eta irizpide klinikoarekin prozesatuta espezialistek euskarri bat izan dezaten paziente bakoitzarentzat tratamendu egokiena zein den erabakitzen laguntzeko.