Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Sinatutako lankidetza akordioari esker, PETRONOR operadore energetiko globaltzat bultzatuko dute, datuen analisia eta adimen artifiziala bezalako teknologiak txertatuz
PETRONORek eta TECNALIAk findegiaren eraldaketa digitalaren aldeko apustua indartu dute, energia-zerbitzu aurreratuak integratu eta PETRONOR operadore energetiko globaltzat bultzatuko duen lankidetza-hitzarmenaren bitartez. Hitzarmen honi esker, PETRONORek sektoreko berrikuntza lideratuko du eta TECNALIAk aurrerapausoak ematen jarraituko du enpresetan negozio-aukerak sortu eta teknologia BPGd bihurtzeko helburuan.
Hasieran hiru urteko iraupena izango duen hitzarmen honen sinaketa estu-estu lotuta dago, Antonio Brufau REPSOLen presidenteak joan den astean TECNALIA ikerketa eta garapen teknologikorako zentroak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean dituen instalazioetara egindako bisitaldiarekin. Zentroak hainbat enpresarekin batera energia sektoreraren digitalizazioaren arloan garatzen eta merkaturatzen diharduen soluzio teknologikoen xehetasunak ezagutzea izan zen bisitaldiaren helburua.