Berria

Potentzia-kable isolatuak, gero eta erabiliagoak elektrizitate-sareetan

2019ko ekainaren 13a

Gure saiakuntza elektrikoen laborategia aurkeztuko dugu Versallesen, Kable Isolatuen Nazioarteko Biltzarrean

Potentzia-kable isolatuak oso garrantzitsuak dira elektrizitate-sareetan, elektrizitatea sortu, banatu eta garraiatzeko. Baina kable horiek lur azpitik doaz askotan, edo itsas hondotik, eta, beraz, isolatze eta babes mekaniko handia behar dute.

Gainera, kable-sistemek osagarri isolatuak izaten dituzte askotan, hala nola ertzetako terminalak eta loturak, lur azpian zirkuitu oso luzeak osatzeko.

Gure laborategi elektrikoek 15 urte baino gehiago daramatzate kable isolatuekin lanean. Jarduera hauek egiten ditugu, besteak beste: 

  • Laborategiko mota-saiakuntzak 220 kVerainoko kableetan eta kable-sistemetan, IEC arauen arabera.
  • 400 kVerainoko kableak martxan jarri aurreko probak, konpainiaren arau, erregelamendu eta zehaztapenen arabera.
  • Kableen eta osagarrien hutsegiteen azterketa.
  • Hornitzaileen kalifikazioa eta horniduren ikuskapena, fabrikazio-instalazioak eta kable-modelo espezifikoak barne direla. 

Gure laborategietako eta landako saiakuntza-jarduera guztiak ENAC ILAC ziurtagiriaren arabera egiten dira, ISO 17025 arauari jarraikiz.

JICABLE azoka

Kable isolatuei buruzko nazioarteko biltzarrean izango gaituzu, Versallesen, ekainaren 23tik 27ra. 29. standa.