Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Txekiako ZPA Smart Energy etxeak egin ditu kontagailuok
TECNALIAk Txekiako ZPA Smart Energyren lehen bi kontagailu adimendunen ziurtagiriak eman ditu. Sewedy Electrometer Group taldeko kidearen kontagailu bat monofasikoa da, eta, bestea, trifasikoa. Horiek dira PRIME aliantzaren 1.4 espezifikazioa betetzen duten kontagailu elektrikoen lehen ziurtapenak.
2014. urtearen amaieran sortu zen 1.4 espezifikazioa, eta, orain arte, komunikazio-txipsetak soilik ziurtatu izan dira, zeinak proba pilotuetan soilik erabiltzen baitziren, amaierako ekipoetan integra zitezkeen arren. Kontagailu hauen ziurtapenarekin, PRIME teknologiaren azken bertsioak benetako hedapenetan erabiltzeko aukera dago.
PRIMEren 1.4 bertsioa 1.3.6 bertsioaren hedapen bat da. PHY eta MAC geruzen mailako aldaketak dauzka, eta, horien ondorioz, hobekuntza batzuk lortzen dira: sendotasun eta errendimendu handiagoa, PLC komunikazio-banda 500 kHz-era zabaltzea, banda-planaren malgutasuna eta IPv6-rekiko bateragarritasuna. Bertsio berriak lehengo onura guztiak mantentzen ditu, eta instalatu diren 20 milioi PRIME neurgailuetatik ikasitakoa eransten du; hala, kontagailu berrien komunikazioak sendoagoak eta seguruagoak izango dira.
Komunikazio-protokoloen eta datu-protokoloen ziurtapenei dagokienez, TECNALIAko Datu eta Protokoloetarako laborategia da Europako hegoaldeko erreferentziako laborategia.
Laborategiak, PRIMEn, aktiboki parte hartu du teknologia eta saiakuntza-tresnak garatzen eta, aliantzako laborategi gisa, ziurtapenak egiten, eta orobat hartzen du parte beste elkarte hauetan: DLMS UA (datu-protokoloen elkartea), Meters & More (PLCen elkartea), Wi-Sun (irrati-komunikazioen elkartea), UCA International User Group (61850 protokoloaren elkartea), eta gauzen internet (IoT) sustatzen duten beste elkarte batzuk.
Ziurtapen horiek beste urrats bat dira sare elektriko adimendunak garatzeko hartua dugun konpromisoan.
Ibon Arechalde, Digital Lab_services-eko zuzendaria
TECNALIA