Berria

Proiektu berriak garatuko ditugu Ekialde Ertaineko konpainia elektrikoekin, AMI (neurketa-azpiegitura aurreratua) sistemetako ezagutza transferitzeko

2020ko urriaren 16a

Dagoeneko Libanon eta Saudi Arabian egindako proiektuei Qatarreko kontratu bat gehitu zaie orain

TECNALIAk hamar urte daramatza konpainia elektrikoei proiektu askotan laguntzen, AMI (advanced metering infrastructure) sistemako ekipamenduen espezifikazioak zehazten, eta ekipamendu horiek ebaluatzeko eta ziurtatzeko tresnak garatzen.

Nola komunikazio-protokoloak hala datuak sistemaren funtsezko elementuak dira; hedapenetan parte hartzen duten pertsonentzat, baina, zaila da horiek definitzea, ingeniari elektrikoak baitira oro har, eta ez telekomunikazioetakoak edo informatikakoak.

Azken hiru urteetan, TECNALIAk aholkularitza teknikoa eman die Europako, Latinoamerikako eta Ekialde Ertaineko enpresa batzuei. Ekialde Ertainean dagoeneko bukatu diren proiektuetan, hauek nabarmentzen dira: DLMS protokoloko saiakuntzetarako espezifikazioak eta software tresna bat garatu da SECerako (Saudi Electricity Company); saiakuntza-tresna bat garatu da eta ziurtatze-prozesuak ezarri dira EDLrako (Electricité du Lebanon); eta AMI sistema hedatzeko erosketetan aholkularitza eman zaio SECi.

TECNALIA, gaur egun, proiektu berri bat garatzen ari da Kahramaa-rekin (Qatarreko konpainia elektrikoarekin), konpainiako langileak trebatzeko eta datu-protokoloaren espezifikazioak ezartzeko. COVID-19k sortutako arazoen eraginez, urrutitik ari gara proiektua garatzen, eta horrek erronka teknologikoak ez ezik kulturalak ere badakartza.