Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Babes termikoko sistemak garatzen ari gara kofiatarako, 1.100 gradu jasan ahal izan ditzaten —tenperatura hori jasan behar izaten dute jaurti eta 90 segundora—.
Sateliteak jaurtitzea garestia da, eta itxaron-zerrenda luzeak daude. Hori dela eta, Europako satelite txikiak Europaz kanpoko hornitzaileek jaurtitzen dituzten askotan, eta horrek beste herrialde batzuekiko mendekotasuna dakar (hala nola AEB eta Txina).
Smile (H2020) ekimenaren bidez, zeina Europako Batzordeak (EB) sustatu baitu, “Europatik espaziora modu independentean iristea” [EI1] proiektuaren barruan, diseinu bat osatu da, berrikuntza- eta errentagarritasun-eskakizunak aintzat hartuta.
Europako 14 erakundek osatzen dugu proiektua —horietatik bi espainiarrak—, eta, hain zuzen, gure ardura izan da kofiaren babes termikoa garatzea, 1.100 gradu jasan ahal izan ditzan.
Beste enpresa, PLD Space jaurtigailuen teknologian espezializatua, jaurtigailuen motorrak testatzeaz arduratu da.
Jaurtigailu merkea
Egindako diseinuarekin, epeak laburtzen dira eta karga handiagoa har daiteke. Bideragarria izan dadin, jaurtigailu hhonekin urtean gutxienez hamar jaurtiketa egin behar da. Norvegiako Andoya uharte txikiko instalazioak erabiliko dira sateliteak jaurtitzeko (Europako satelite militarrak orbitan jartzeko erabiltzen dira instalazio horiek gaur egun).
Produktuak hobetzeko eta merkatu berrietara iristeko beren sateliteak orbitan jarri nahi dituzten enpresetan, zuzeneko eragina izango du diseinu berri honek.