Berria

Snack formatuko elikagai osasungarri berriak vending makinetarako

2019ko urtarrilaren 15a

Elikadura kontziente eta jasangarria sustatzeko ekimenarekin bat egin dugu

MINDFOODLAND ekimenak snack formatuko produktu natural berriak garatzea du helburu, elikagai osasungarriagoak, elikadura krudibeganoan oinarritutakoak eta jateko prest daudenak saltzeko vending makinetan.

Landare-jatorriko lehengaiekin egindako produktuak, ekosnackak, dituen vending-makina bat jarriko dugu urtarrilean, elikadura orekatuagoa eta jasangarriagoa lortzeko ahaleginean.

Horrelako makinetan gaur egun saltzen diren produktuen aldean (hala nola patata frijituak, opil industrialak, eta aurrez prestatutako jakiak), alternatiba egokia dira ekosnack motako elikagaiak: nutrizionalki egokiak, erakargarriak eta osasungarriak.