“Tokiko bazkideekin fabrikatzeak prototipotik produkturako trantsizioa errazten du”
Startupen azelerazio eta ekoizpen industriala, TECNALIAren deep tech Venture Builder den TECNALIA Venturesek antolatutako topaketan.
TECNALIA Venturesek, TECNALIAren deep tech Venture Builderrak, gosari bat antolatu zuen startupekin, eta industrializazioaren erronkei buruz aritu ziren. Gonzalo Martinek, Cikautxoko new business development managerrak, parte hartu zuen topaketan, eta “Startupen bidezko azelerazio industrialaren” ereduaren aldeko apustua egin zuen.
Startupen industrializazio-prozesua
Bertatik bertara ezagutu ahal izan genuen H2Siteren industrializazio-prozesua, enpresaren CFO Gorka Hermosorekin, baita venture builder baten rola zein den ere, Sergio Bandinelliren, TECNALIA Ventures-eko business development managerraren, eskutik.
Non fabrikatuko dut? Norekin elkartuko naiz? Zer eskatuko didate horren truke?
Honako hauek dira topaketaren ondorioetako batzuk:
- Industria-enpresei lankidetzarako bide berri bat ireki zaie startupekin.
- Gonzalo Martinek CIKAUTXOren Venture Supplier-en proposamena azaldu zigun, zeinak bere ezagutza eta azpiegitura eskaintzen baititu startupek lokalki ekoitz dezaten eta hazi ahala beren ekosisteman gero eta gehiago errotu daitezen.
- Startup batek bazkide edo hornitzaile industrial bat bilatzen badu, enpresek entzun egingo dute.
- Gorka Hermosok azaldu zuen H2SITEtik nola jorratu duten beren industrializazio-prozesua: “gero eta enpresa industrial gehiagok ikusten dute, startupetan, negozio berriak dibertsifikatu eta esploratzeko aukera”.
- Tokiko bazkideekin fabrikatzeak prototipotik produkturako trantsizioa errazten du.
- Sergio Bandinelli startup batek prototipo bat produktu komertzial bihurtzeko eta bere ekoizpen-prozesuak martxan jartzeko dituen erronkei buruz aritu zen; TECNALIAren Venture Builderrean, TECNALIA Venturesen, lortutako esperientziaren emaitza.