Eraikin industrialek suteen aurkako segurtasunarekin lotutako baldintza batzuk bete behar dituzte
Urteko lehen hiruhilekoan sute batzuk gertatu dira pabiloi industrialetan, eta kalte materiak handiak eragin dituzten. Ondorioz, argi gelditu da jarduera industrialari lotuta zer sute-arrisku dagoen xehe aztertzeko beharra dagoela.
Eraikin industrialek suteen aurkako segurtasunarekin erlazionatutako baldintza batzuk bete behar dituzte, Eraikin Industrialen Suteen Aurkako Segurtasunaren Araudiaren arabera.
Araudi hori betetzen den aztertzeko xedearekin, Suteen aurkako segurtasunaren laborategiak suteen aurkako portaeraren saiakuntzak eta jarduera-proiektuei loturiko dokumentazioa aztertzeko laguntza teknikoa eskaintzen dizkie ingeniaritzei eta arkitektura-estudioei.
Saiakuntzak
Gure zerbitzuan sar daitezke, batetik, biltegiko materialak eta eraikuntzako sistemek (adibidez, estaldurek, elementu banatzaileek eta sostengu-elementuek) suaren aurka zer erreakzio eta erresistentzia duten jakiteko saiakuntzak eta, horien barruan, materialen berotze-ahalmena kalkulatzea.
Eta kalkula daiteke, halaber, eraikinaren su-kargaren dentsitatea, haren arrisku-maila intrintsekoa zein den jakiteko. Helburua da Eraikin Industrialen Suteen Aurkako Segurtasunaren Araudia betetzea, eta, hala, ezbeharrezko suteak prebenitzea, suteak zabaltzea eragoztea eta kalte pertsonalak eta ondarearenakmurriztea.