Saiakuntzen jarraipen-zerbitzua myTecnalia plataforma digitalaren bidez egiten da
TECNALIAren suteen aurkako segurtasun-laborategiak saiakuntzen segimendua streaming bidez egiteko zerbitzua jarri du martxan. Gure konpromisoa da bezeroei bermatzea laguntzarik onena jasoko dutela, COVID-19ak eragin duen egungo egoera honetan gure instalazioetara joan beharrik gabe.
Streaming bidezko bideo-teknologiari esker, gure bezeroei aukera ematen diegu urrunetik eta denbora errealean ikusteko Azpeitiko gure instalazioetan egiten dituzten suaren aurkako erreakzioaren eta erresistentziaren saiakuntzak.
myTecnalia TECNALIAren eta gure bezeroen arteko komunikaziorako plataforma digitala da: proiektuak urrunetik kudeatzeko aukera ematen du, saiakuntzen jarraipena streaming bidez egitea barne.
Suteen aurkako segurtasun-laborategiaren zerbitzu berri hau gure instalazioen eraldaketa digitalerako beste urrats bat da.
Informazio gehiago: Lab_services@tecnalia.com