Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Ekipamendua atzera martxan jartzeko, kalteak jasan dituzten elementu guztiak aldatu edo berrerabili egin behar dira
Konplexua da aerosorgailuak suteen aurka babestea. Halako gailuetan, zaila da babes-sistemak % 100 fidagarriak izatera iristea. Suteak gondolan sortzen dira nagusiki, han baitaude aerosorgailuaren osagai elektriko, mekaniko eta estruktural nagusiak, posizionatze-sistemak, ardatz motela, biderkagailua, sorgailua, kontrol-koadroak, bastidoreak, euskarriak, etab.
Sute-arriskua bereziki kezkagarria da parke eolikoaren ustiatzailearentzat, hainbat arrazoirengatik: ekipo-ondasunek kalteak jasaten dituzte, ekoizpena galtzen da eta irudiari kalte egiten zaio.
Ekipamendua atzera martxan jartzeko kalteak jasan dituzten elementu guztiak aldatu egin behar dira, edo berrerabili, haien egitura-integritatea egiaztatu ondoren.
Gure materialetako ingeniaritzako taldeak sute bat jasan zuen gondola baten osagai batzuetan izandako kalteak ebaluatu ditu: ezaugarri mekanikoak degradatu ote ziren edo ez aztertu zuten, berriro erabil zitezkeen ebazteko.
Ingeniariek API 579-1/ASME Fitness-For-Service arauaren 11. kapitulua (Assessmet of Fire Damage) hartu zuten oinarri. Martxan dagoen eta kalteren bat izan lezakeen edo baldintza jakinetan huts egin lezakeen ekipamendu baten egitura-integritatea frogatzeko, zerbitzu-egokitasunaren ingeniaritza-ebaluazioak egiten dira: ekipamendu hori egokia den egiaztatzen da, ondo dabilela eta huts egiteko arriskurik ez duela bermatzeko.
Suak eragindako kaltea ebaluatzeko arauak hiru urrats ezartzen ditu:
Huts egiteko arriskua zuten osagaiak ebaluatu ondoren, osagai guztiak berrerabil zitezkeela ondorioztatu genuen; baita estaldura galvanizatua neurri batean kaltetua zuten lau osagaiak ere. Estaldura konpontzeko aholkatu genuen, korrosioaren aurkako erresistentzia bermatzeko.
Bastidorea ebaluatzean, ikusi genuen pitzadura txiki asko zituela, baina ez ziren suteak eragindakoak, baizik eta fabrikatzean; hala, aholkatu genuen osagaia erabili aurretik pitzadura horiek harri urratzaile batekin gainazaletik ezabatzeko.