“Suaren aurkako prestazio handiko produktu batzuk garatu dira lehengai gisa meatzaritza-hondakinak erabiliz”
Meatzaritza-hondakinak suaren aurkako babes-produktu berrietarako berrerabiltzea
Europar Batasunean ekonomia zirkularreko eredu bat aplikatzeko, enpresek konpromiso handia hartu behar dute ekoberrikuntza bultzatuko duten lankidetzako eta enpresa arteko soluzioak sortzeko. IDEAL Europako proiektuan, askotariko bederatzi bazkidek bat egin dute (unibertsitateak, fabrikatzaileak, ikerketa-zentroak, etab.) meatzaritzako zepak aprobetxatzea oinarri duen prestazio handiko material bat garatzeko eta, hala, ekonomia zirkularra bultzatzeko.
Ikuspuntu honek aukera berriak dakarzkie lehengaiaren sektoreko erauzte- eta prozesatze-industriei; izan ere, zabortegiak gutxitzen dira, eta hondakinak balorizatzen, balio erantsiko produktu bihurtuz. Era berean, eraikuntza-sektoreak material jasangarriagoak eskuratu ditzake, eta, ondorioz, produktuen bizi-zikloa optimizatzen eta ingurumen-inpaktua murrizten da. Horri guztiari esker, sinergiak sortzen dira sektoreen balio-kateetan, eta berrikuntza ekologikoa sustatzen.
Hondakinak produktu bihurtzea
Hondakinak suteetatik babesteko produktu bihurtzea izan da proiektuaren helburua. Horrelako materialak egokiak izan daitezke zenbait erabilera eta sektoretarako, hala nola tunelak, estaldurak, hormigoizko egituren babesa edo instalazioak.
Moldaketa eta 3D inprimaketa bidez sortutako produktuak TECNALIAren laborategietan baliozkotu dira. Produktu berritzaileek suaren aurrean dituzten propietateak baliozkotzeko, TECNALIAren Suaren aurkako Segurtasuneko laborategia baliatu da, eta in situ saiakuntzak ere egin dira, ingurune erreal batean instalatutako erakusleetan, Greziako tunel batean zehazki.
TECNALIA emaitzak zabaltzeko lanean ari da, zientzia-artikuluak prestatuz
IDEAL proiektua Lehengaien Europako Institutu Teknologikoak (EIT RM) finantzatzen du, Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntzako Horizon 2020 esparru-programaren barruan.
Informazio gehiago
- IDEAL partzuergoa: TECNALIA (koordinatzailea), LTU Business AB, Katholieke Universiteit te Leuven, Enalos Research and Development, Desamanera SRL, National Technical University of Athens, Università degli Studi di Padova, Ikerketarako eta Teknologiarako Fundazioa – Hellas y Boliden Mineral AB.
- IDEALen webgune ofiziala