Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
DIH HERO plataforma independenteak Europa osoko berrikuntza digitaleko zentroak lotzen ditu, eta sare jasangarri bat sortu du ETE-ei laguntzeko eta enpresak eta osasun-sektorea lotzeko
DIH HEROk produktu eta zerbitzu berritzaileak garatzen ditu, Europa osoko osasun-sistemen beharren arabera. Osasun-arretako robotika —bestek beste, kontu etikoak, legalak eta sozialak— estandarizatzen ere hartzen du parte.
Plataforma honek hainbat gauza eskaintzen dizkie enpresei: sistema jasangarri bat, osasun-ekosisteman parte hartzen duten alderdi guztientzat; lankidetza-aukerak eta sare hedatuak; informazioa, esperientzia eta zerbitzuak erraz eskuratzeko modua; berrikuntza-aukerak, teknologia-transferentzia eraginkorraren bidez areagotuak; bidaietarako finantza-laguntza; erakusketa teknologikoak, eta teknologiaren transferentzia.
TECHNOLOGY DEMONSTRATOR deialdia
Technology Demonstrator deialdiaren helburu nagusia da osasungintzako robotikaren alorrean lan egiten duten Europa osoko enpresen artean mugaz gaindiko lankidetzak sustatzea.
Eskaerak egiteko aldian, 53 proiektu-partzuergok aurkeztu zituzten proposamenak, eta horietako 13 proiektu esleitu dituzte. Esleitutako proiektuek osasun-alorretarako soluzio robotiko berriak, berritzaileak eta hobetuak aurkeztuko dituzte, eta bai osasun-langileei bai pazienteei lagunduko diete.
Informazio gehiago