Berria

TECNALIA Enpresa Elkarte Eolikoaren batzordean

2023ko uztailaren 27a
energía eólica

“TECNALIAren ikuspegia eta ibilbidea funtsezkoak izango dira, eta AEEren organo horretan parte hartzen duten enpresenak osatuko dute”

Enpresa Elkarte Eolikoaren (AEE) Zuzendaritza Batzordeko kide izateko hautatu dute TECNALIA hurrengo bi urteetarako, bazkide laguntzaile kategorian

TECNALIA da Enpresa Elkarte Eolikoaren Zuzendaritza Batzordean dagoen zentro teknologiko bakarra. Berrikuntzan eta LCOEa murriztera bideratutako teknologien garapenean tradizio luzea du TECNALIAk sektore eolikoan oro har, bai eta itsasoko sektore eolikoan ere, eta, zehazki, flotatzailean. Hori dela eta, TECNALIAren ikuspegia eta ibilbidea funtsezkoak dira, eta AEEren organo horretan parte hartzen duten enpresen ikuspegia eta ibilbidea osatzen dute.

Igone Ugalde TECNALIAko merkatu-kudeatzailea da euskal zentro teknologikoaren kide titularra batzordean, eta Jose Luis Villate, TECNALIAko Energia Berriztagarrien eta Eraginkortasun Termikoaren zuzendaria, ordezko kidea.

AEE – Asociación Empresarial Eólica (Enpresa Elkarte Eolikoa)

AEE Espainiako sektore eolikoaren ahotsa da, eta teknologia jasangarri, estrategiko eta onuragarri horren hazkundea sustatzea du helburu.

Elkartearen Batzordea 30 bat kidek osatzen dute. Batez ere, enpresak dira. Hauek, besteak beste: Acciona Energía, EDP, Enerfin, Iberdrola Renovables, Repsol, Endesa, Siemens Gamesa, Vestas eta Ormazabal. Gainera, energiaren alorreko eskualde mailako elkarte eta kluster gehienek parte hartzen dute, baita Gaztela-Mantxako Unibertsitateak ere.

Hau interesgarria izan daiteke zuretzat