Berria

TECNALIA: eraldaketa digitaleko eta 4.0 industriako planak egiten espezializatutako zentroa

2019ko irailaren 5a

Autonomia-erkidego guztietan, zabalik dago 4.0 industria konektaturako deialdia.

Aurten, ACTIVA INDUSTRIA 4.0  programan, 4.0 industriako aholkularitzan espezializatutako erakunde gisa hautatu gaituzte, bigarren urtez. Programa hori Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioko Industriako eta Enpresa Txiki eta Ertainetako Idazkaritza Nagusiak sustatzen du.

Programa honek egoera-diagnostiko pertsonalizatu bat eta eraldaketa-plan bat izateko aukera ematen die enpresei. Hala, eraldaketa-prozesurako zer bideratzaile digital behar dituzten identifikatzen dute, eta horiek ezartzeko bide-orria finkatzen.

Eskarmentu handia dugu 4.0 industriako proiektuak ezartzen eta askotariko enpresetan plan estrategikoak garatzen, eta ondo ezagutzen dugu industria-sektorea. Horregatik eman dezakegu aholkularitza espezializatua eta pertsonalizatua industria-enpresetan eraldaketa digitala sustatzeko.

Interesa duten enpresek irailaren 16a baino lehen eska dezakete laguntza telematikoki. Industria Antolakuntzaren Eskolaren webgunean (www.eoi.es/industria40) aurkituko dute dagokien autonomia-erkidegoko deialdia.