Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Bi erakundeek esparru-hitzarmen bat dute, eta beste hitzarmen bat ere badute TECNALIA Gela abian jartzea arautzen duena. Gelaren egoitza Bide Eskola izango da
Martxoaren 3an, bilera bat izan zen Kantabriako Unibertsitatean, I+G+B arloan zein esparru akademikoan, prestakuntzan eta dibulgazioan martxan dauden lankidetza-ildoen jarraipena egiteko eta haiek indartzeko.
Duela gutxi, bi lankidetza-hitzarmen sinatu ziren, programa eta ekimen bateratuei forma emateko: esparru-dokumentu bat, zeinaren xedea baita alde bakoitzak eskaintzen dituen tresna nagusiak bultzatzea, eta hitzarmen espezifiko bat, Unibertsitatean TECNALIA Gela sortu eta abian jartzeko.
Ángel Pazos Kantabriako Unibertsitateko errektorea izan zen bilerako mahaiburu, Javier Urreta TECNALIAko Building Technologies enpresako zuzendariarekin batera. Unibertsitatearen aldetik, hauek hartu zuten parte: José Luis Moura, Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Goi Eskola Teknikoko zuzendaria; Daniel Castro, zentroko katedraduna; eta Pablo Pascual ,TECNALIA Gelako batzorde eragileko kidea. TECNALIAren aldetik, hauek hartu zuten parte: Antonio Porro, Teknologiako zuzendaria; Jesús Isoird, Azpiegituren arloko zuzendaria; eta David García Sánchez, TECNALIA Gelaren arduraduna.
TECNALIA Gela:
Gune hau Bide Eskolako bigarren solairuan dago. “Ate irekiko” gela gisa funtzionatzen du, eta ikasleak libre dira horra sartzeko, proiektu komunen erritmoari jarraitzeko. Interes komuneko gaiei buruzko ikerketa-ekimenak, garapena eta berrikuntza, ikertzaileen prestakuntza partekatua eta jarraitua eta gradu-amaierako lanak, master-amaierako lanak eta doktorego-tesiak sustatzera modu esklusiboan bideratutako zenbait lokal dira.
Ikasleak harremanetan jar daitezke TECNALIArekin, eta beren karrera profesionala TECNALIAn egitea aukeratu dezakete: ikasgelan parte hartzen duten profesionalei berariazko aintzatespen bat emango zaie.
UCren eta TECNALIAren arteko esparru-hitzarmenak era horretako “ezagutza-ekosistemak” arautzen ditu, eta esparru egokia eskaintzen du gaur egungo eta etorkizuneko lankidetzarako. Ildo horretatik, honako jarduera bateratu hauek zerrendatzen ditu: elkarlaneko ikerketa eta berrikuntza, Kantabriako Unibertsitateko doktoregoko eta graduondoko programetan parte hartzea, talde, sail edo institutuekin kontratu espezifikoak egitea, teknikariak eta ikertzaileak trukatzea, ekintzailetza-kultura sustatzea, hezkuntza-lankidetzako programak, lan-espazioak eta -gelak, aholkularitza, biltzarrak, jardunaldiak eta mintegiak antolatzea, etab.