"Finalistak gara “Fabrika adimenduna: ekoizpen-kate konektaturik onena” kategorian
"BPOS-POM" proiektua finalista Advanced Manufacturing 2023 sarietan
Azaroaren 15ean eta 16an IFEMAn egin den Advanced Manufacturingen 15. edizioan, Diana Manjarres gure lankideak TECNALIAko taldea ordezkatu du "BPOS-POM: Biomass Power-Plant Operating System - Process Optimization Manager “ proiektuan.
ACCIONArentzat egindako garapen hori finalista izan da "Fabrika adimenduna: ekoizpen-kate konektaturik onena" kategorian, Advanced Manufacturing 2023 sari ospetsuan.
Aurrerapena energia berriztagarrietan eta fabrikazio adimendunean
"BPOS-POM: Biomass Power-Plant Operating System - Process Optimization Manager” proiektuak erakutsi du erreferentzia dela biomasatik energia sortzeko instalazioetako eragiketa-prozesuen optimizazioan. Adimen artifiziala erabilita, urtean 132 k€-ko hobekuntza lortu da. Hona lorpen horren ondorioa: energia sortzean errendimendua optimizatzea, mantentze-kostuak gutxitzea eta ingurumen-inpaktua nabarmen murriztea.
Emaitza nabarmenak: efizientzia handiagoa eta karbono-aztarna txikiagoa
BPOS-POMek energia sortzeko errendimendua 0,845 Tn/MWh-tik 0,835 Tn/MWh-ra hobetzea lortu du, zepen eta errautsen kudeaketan mantentze-kostua gutxitzeaz eta zikintzea minimizatzeaz gainera. Hobekuntza horiek, eragiketen efizientzian mugarria izateaz gainera, ingurumen-inpaktua txikitzen laguntzen dute, bai eta karbono-aztarna murrizten ere.
Gure konpromisoaren aitorpena
Zorionak eman nahi dizkiegu Diana Manjarres gure lankideari eta BPOS-POM garatzen parte hartu duen talde osoari. Lortutako aitorpena, berrikuntzaren eta ingeniaritzaren bikaintasunaren testigantza izateaz gainera, pizgarria da gure bezeroek energia berriztagarrien munduan dituzten erronkei ekiten jarraitzeko.
Begirada bat fabrikazio adimendunaren etorkizunari energia berriztagarrien arloan
Gure konpromisoa da etengabe soluzio berritzaileak bilatzea fabrikazio adimendunaren arloan jasangarritasunak eta efizientziak aurrera egin dezaten.