Berria

TECNALIA Ventures industriaren sektoreko 40 enpresa txiki eta ertain baino gehiagorekin ari da lankidetzan, 4.0 industriako teknologiak inplementatuz haien negozioak berritzeko

2021ko maiatzaren 13a
Move to 4.0

Big datarekin, adimen artifizialarekin, robotikarekin eta fabrikazio aditiboarekin erlazionatutako aukerak aztertu dira Move to 4.0 ekimenean

TECNALIA Venturesek berrikuntza irekiko sare bat sortu du, negozioa 4.0 industriara egokitzeko eraldatze-prozesua bizkortu nahi duten enpresa txiki eta ertainentzat. Ekimen horretan, TECNALIArekin batera, bazkide hauek ere parte hartu dute, besteak beste: Aerospace Valley (Frantzia), DFKI (Alemania), RISE (Suedia), Milano Politeknikoa (Italia) eta Patrasko Unibertsitatea - LMS (Grezia).

Espainiako eta Frantziako 42 enpresa txiki eta ertainek hartu dute parte Move to 4.0 programan. TECNALIA Ventures TECNALIAko deep tech venture builderrak zuzentzen du programa, Europako Batzordearen laguntzarekin. Parte hartu duten enpresa txiki eta ertainen % 47ren helburu nagusia izan da 4.0 industriako teknologiek beren eskaintza berritzeko zer aukera eskaintzen dizkieten identifikatzea.

Beren produktuetan adimena sartzeko aukera aztertu dute, bezeroekin erlazionatzeko modu berriak garatzeko eta zerbitzu berriak ezartzeko aukera ematen baitu. Parte-hartzaileen % 21ek kalitatearekin erlazionatutako aukerak aztertu zituzten, eta, beste % 21ek, prozesuen eraginkortasunarekin erlazionatutako aukerak. Azkenik, gainerako % 11 time-to-marketarekin eta beste alderdi batzuekin erlazionatutako aukeretan zentratu ziren.

4.0 industriako teknologiek, egungo negozioen ahalmena digitalizazioaren bidez hobetzeaz gainera, negozio-eredu berriak gaitzen dituzte.

Informazio gehiago

Move to 4.0 programaren barruan, enpresa txiki eta ertainek 4.0 industriaren esparruan dituzten erronka eta aukera nagusiak identifikatzeko eta enpresa bakoitzean erabil daitezkeen teknologia eta erabilera praktikoak ebaluatzeko fase bat egin da. Lan-formatuari dagokionez, lantegiak, bide-orri pertsonalizatuak, enpresaren egoeraren diagnostiko bat eta teknologia berriak inplementatzeko ekintza-plan bat egin dira, besteak beste.

Hainbat arlo teknologikorekin erlazionatutako 63 aukera aztertu dira guztira; adibidez, big data eta adimen artifiziala erabil dira produkzio-prozesua kontrolatzeko eta lan-aginduak kudeatzeko. Kalitatea kontrolatzera bideratutako robotikarekin eta ikusmen artifizialarekin, akatsak eta hutsegiteak minimizatu daitezke; eta fabrikazio aditiboa erabilita, malgutasuna eta pertsonalizazioa areagotu.

Move to 4.0 programako proposamenak martxan jarrita, enpresen lehiakortasun globala, produktibitatea eta kalitatea areagotzea eta entrega-denborak eta kostuak murriztea aurreikusten da.