Berria

TECNALIAk eta EHUk 50 ikerketa-proiektu baino gehiago dituzte elkarrekin, 4.0 industriari, energiari eta osasunari buruzkoak

2019ko apirilaren 15a

Orain arteko lankidetza-hitzarmena indartu nahi dute trebakuntza eta ikerketa sustatzeko hainbat lankidetza-esparru sortuz Espezializazio Adimendunaren Euskal Estrategiarekin bat datozen erronken inguruan

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta TECNALIA Ikerketa eta Garapen Teknologikoko Zentroak, beren lankidetzan beste aurrerapauso bat eginez, zenbait proiektu landu dituzte 2019ra begira, hala nola laborategi berriak sortzea, teknologia-ikasgelak irekitzea eta nazioarteko proiektuetan lankidetza indartzeko tresna bat aktibatzea. Asmo horrek jarraipena ematen dio 2018an egindako lanari. “Oso urte emankorra izan da, eta elkarrekin egindako lanaren emaitzak hobetuz joan dira urtez urte”, baieztatu dute gaur goizean Nekane Balluerka EHUko errektoreak eta Iñaki San Sebastián TECNALIAko CEOak, elkarlanaren balantzea eta aurrera begirako erronkak aurkezteko ekitaldian.

Aurreko ekitaldian, 50 ikerketa-proiektutan baino gehiagotan parte hartu dute biek, eta gutxi gorabehera 9 milioi euroko aurrekontua erabili dute bien artean. Horrez gainera, 6 patente eskatu eta 116 argitalpen egin dituzte elkarrekin, eta 86 doktoretza-tesi prestatzen ari dira zuzendaritzakidetzan. Datu horiek esan nahi dute TECNALIAk % 10 handitu duela (2017ko datuekin alderatuta) ekoizpen zientifikoa, EHUrekiko lankidetzari esker. 2019an % 10 gehiago handitzea da helburua.

Argibide gehiago prentsa-oharrari buruz