Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatean kokatutako gune bat da, TECNALIAko pertsonek kidetzan zuzendutako gradu amaierako lanak, master amaierako lanak eta doktorego tesiak egitera bideratua
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta TECNALIA ikerketa eta garapen teknologikorako zentroak Gela Teknologiko berri bat jarri dute abian, arlo horretako etorkizuneko ikertzaile berrien garapenari lagundu eta babesteko. Hori egin ahal izateko, Iñaki San Sebastián TECNALIAko zuzendari nagusiak eta Fernando Plazaola UPV/EHUren Zientzia eta Teknologia Fakultateko Dekanoak hitzarmen bat sinatu dute gaur, eta hura izango da Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatean kokatutako gela horretarako bide orria.
Gela hau sendotzea oinarrizko hitzarmen baten fruitua da, joan den uztailean sinatutakoa, dagoeneko indarrean diren lankidetza jarduerak areagotzeko: heziketan, ikerketan, transferentzian, berrikuntzan eta ezagutzaren dibulgazioan. Honekin, hiru dira dagoeneko TECNALIAren eta UPV/EHUren Gela Teknologikoak: lehendabizikoa Ingeniaritzari buruzkoa, bigarrena Ekonomia eta Enpresari buruzkoa, eta hirugarrena Zientzia eta Teknologiari buruzkoa.