Berria

TECNALIAk gidatutako partzuergo batek olatuetatik energia lortzeko egindako lana aintzatetsi dute Itsas Energiari buruzko Konferentzian (EWTEC 2017)

2017ko irailaren 29a

“Yoshio Masuda memoriala” saria jaso du partzuergo horrek olatuetatik energia lortzeko prozesuaren kostua txikitzeko itsaso zabalean egindako lanengatik

Saria “European Wave and Tidal Conference” biltzarraren 12. edizioan jaso du, Corken (Irlanda). Ur-zutabe oszilatzailearen printzipioan oinarrituz (ingelesez OWC – Oscillating Water Column) olatuetatik energia lortzeko garatutako teknologiak saritu nahi izaten ditu sari horrek.

Aurten, OPERA partzuergoaren lana nabarmendu du, maila handiko argitalpenak egin baititu. Argitalpen horietan erakutsi du nolako aurrerapenak egin diren olatu-energiaren Mutrikuko instalazioan instalatutako OWC sistema finkoan eta OCEANTECen MARMOK-A-5 gailu flotatzailean. Gailu hori BiMEP plataforman instalatua dago, eta urte hasieratik dago sare elektrikoari konektatua (2016ko abendutik, nire ustez).

Proiektuan parte hartu duen taldearen izenean, David Parish doktoreak jaso zuen saria (Exeterreko Unibertsitatekoa bera).

OPERA nazioarteko partzuergo bat da, TECNALIAk koordinatzen du, eta 12 bazkidek osatzen dute: TECNALIA, OCEANTEC, BiMEP, Energiaren Euskal Erakundea, Iberdrola, Global Maritime, DNV-GK, Kymaner, Edinburgoko Unibertsitatea, Exeterreko Unibertsitatea, Corkeko Unibertsitatea eta Lisboako Institutu Teknikoa. Proiektuaren helburu nagusia da olatuetatik energia lortzeko gailuen eragiketa-kostuak erdira murriztea, eta hala, itsas energia berriztagarriei bultzada ematea.

EWTEC 2017 konferentziaren 12. edizioak itsas energiaren sektoreko merkatura hurbiltzea izan du xede eta Corken egin da (Irlanda), uztailaren 27tik irailaren 1era bitartean. Bostehun lagunek parte hartu dute, eta 300 aurkezpen zientifiko egin dituzte lau egunez.