Berria

TECNALIAko Saiakuntza Mekanikoen Laborategiak arrakastaz gainditu du, laugarren aldiz jarraian, Estatu Batuetako CURTISS WRIGHT konpainiaren Dibisio Nuklearraren ikuskapena

2021ko apirilaren 28a
Laboratorio Ensayos Mecánicos

Ikuskapenean, sektore nuklearrean erabiltzen diren piezak fabrikatzeko erabilitako materialaren kalitatea kontrolatzeko egiten diren saiakuntzak sartzen dira.

TECNALIAko Saiakuntza Mekanikoen Laborategiak arrakastaz gainditu du, laugarren aldiz jarraian, Estatu Batuetako CURTISS WRIGHT konpainiaren Dibisio Nuklearraren ikuskapena, AIANOX SAk eskatuta, zeina laborategiaren bezero nagusietako bat baita.

Ikuskapenean, sektore nuklearrean erabiltzen diren piezak fabrikatzeko erabilitako materialaren kalitatea kontrolatzeko egiten diren saiakuntzak sartzen dira. TECNALIAko saiakuntza mekanikoen laborategia, Donostian, urrutitik ikuskatu du CURTISS WRIGHT NUCLEARek Breako (Kalifornia) instalazioetatik.

Saiakuntza normalizatuak eta espezifikoak

Gure laborategian, probeten gaineko saiakuntza normalizatuak egiten dira materialaren kalitatea kontrolatzeko (material metalikoak, plastikoak, zeramikoak eta konposatuak), eta, orobat, prototipoen nahiz saiakuntza estatikoak zein dinamikoak zerbitzu-baldintzetan egokiak diren egiaztatzeko. Saiakuntza espezifikoagoak ere egiten dira, TECNALIAren I+Gko proiektuetan garatutako prozedurak edo bezeroenak baliozkotzeko.

Laborategiak moldagarritasun handiko mekanizazio-lantegi bat du, eta prozesu osoaren trazabilitatatea bermatzen du.

Informazio gehiago

  • AIANOX, ikuskapena eskatu duen bezeroa, konpainia berritzaile bat da. Altzairu herdoilgaitzezko, nikelean oinarritutako eta aleazio berezietako piezak galdatzen ditu. Balbulen eta fluido-ponpen osagaiak ekoizten dituzte nagusiki, petrolio eta gasaren sektorerako, ontzigintzarako, sektore kimikorako eta petrokimikorako, papergintzarako, elikagaigintzarako, sektore farmazeutikorako, etab. AIANOXen merkatua nazioartekoa da neurri handi batean: Eskandinaviako herrialdeak, Europar Batasuneko gainerako herrialdeak, Suitza eta AEB.
  • CURTISS WRIGHT NUCLEAR orain dela 90 urte baino gehiago sortu zen, hegazkin-fabrikatzaile gisa. Gaur egun, ospe handiko nazioarteko taldea da. Produktu eta zerbitzu industrial aurreratuak hornitzen ditu, arlo hauetarako: aeroespaziala, defentsa, sorkuntza nukleoelektrikoa, elektronika eta ontzigintza.