Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
SPARTAk proiektuan lan egiten duten emakumeak izan zituen hizpide SPARTA NEWSen bigarren edizioan
SPARTA ekimenak lankidetza-erkidego iraunkor bat sortuko du, profesionalei delitu zibernetikoak prebenitzen eta segurtasun zibernetikoa hobetzen laguntzeko soluzioak definitzeko, garatzeko eta partekatzeko. SPARTA partzuergoak 44 bazkide ditu, eta TECNALIA da horietako bat.
TECNALIAko lantalde bat zibersegurtasuneko liderra da nazioartean: diziplina anitzeko lantaldeak osatzen dituzte, energiaren, 4.0 industriaren, automobilgintzaren, osasunaren eta elikaduraren alorreko aditu sektorialekin batera, ikuspegi holistiko batekin, teknologia eta negozioa ardatz dituzten soluzioak sortzeko.
Lantaldea zibersegurtasuneko teknologiak garatzen eta hedatzen espezializatua dago, eta arreta berezia jartzen du industriaren eta osasunaren sektoreetako zibererasoak hautemateko teknologia aurreratuetan.
Ikerketa-alorrak
SPARTAren bidez, espero dugu zibersegurtasuneko ezagutza sakontzea eta soluzioak, produktuak eta zerbitzuak garatzea —nagusiki, zibersegurtasun industrialerako, adimen artifizialeko sistema seguru eta bidezkoetarako eta cyber rangeetarako—.
Zibersegurtasunaren esparru bateko baino gehiagotako adituen arteko sinergiak esperimentazioaren bidez frogatuko dira, eta adituak automobilgintzaren, energiaren eta sare elektriko adimendunen alorretakoak izango dira, bereziki.
SPARTAk proiektuan lan egiten duten emakumeak izan zituen hizpide SPARTA NEWSen bigarren edizioan. Hain zuzen, emakumeek osatzen dute gure lantaldearen % 42.
Proiektu honek Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntzako Horizon 2020 programaren finantziazioa jaso du, 830892 zenbakiko dirulaguntzaren bidez.