"Txertoak lortzen ditugu, eta ehun erdigogorrak eta bigunak birsortzen ditugu ehunen lesio-arazoak konpontzeko."
Bioinprimatze bidezko kirurgia birsortzaileko teknologiak garatzen ditugu
Txertoak lortzen ditugu, eta ehun erdigogorrak eta bigunak birsortzen ditugu ehunen lesio-arazoak konpontzeko. Egun, prebentiboa da ehun kaltetuetako lesioak tratatzea. Gure helburua da egungo tratamenduen berrikuntzan eta osasun-sistemaren jasangarritasunean laguntzea: «biofabrikazio aditiboa» teknologia berritzaile gisa azaleratzen ari da ehun-birsorkuntza bultzatzeko.
BIO4CURE ekimena teknika berritzaileak ikertzen ari da ebakuntza barneko 4D bioinprimatze automatizatua lortzeko. Pazienteari kirurgia egiteko unean belaunaldi berriko biomaterialak aplikatzen dizkio, bai eta atxikitzeko eta sendatzeko prozesu berriak ere, materialaren propietate morfologikoak optimizatzeko. Robotika kolaboratiboko algoritmoak garatzen ditu, ibilbide aurreratuekin, inplanteak geometria pertsonalizatua izan dezan (bai kirurgia irekian, bai laparoskopikoan), hau da, paziente bakoitzaren ezaugarrietara egokitzeko.
BIO4CURE ekimenean egin dugun ekarpena
Las áreas de biomateriales y robótica médica de TECNALIA aportan, su experiencia en el desarrollo de biotintas, así como diversas aplicaciones para cirugía robotizada a partir de la imagen médica personalizada del paciente.
TECNALIAren biomaterialen eta robotika medikoaren sailek biotinten garapenean duten esperientzia eskaintzen dute, baita kirurgia robotizaturako hainbat aplikazio ere, pazientearen irudi mediko pertsonalizatutik abiatuta.