Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Kalitate-ikuskaritza eta fabrikako saiakuntzen ikuskaritza egin ditugu
Transformers Manufacturing Company SAU (TMC) enpresak bere produktua ADIFerako baliozkotzea lortu du, bai trakzio-ekipoetarako bai zerbitzu osagarrietarako: Arteako (Bizkaia) instalazioetan fabrikatzen dituentrakzio-azpiestazioetarako 3.300 kVA-ko eta 25 kV-eko potentzia lehorreko transformadoreei eragiten die.
Homologazio-prozesuan zehar, TECNALIAk kalitate-ikuskaritza egin du ADIFek bere laborategian gainbegiratutako saiakuntzak onartzeko duen prozesuaren barruan, bai eta haren instalazioetan egindako saiakuntzen ikuskaritza-lanak ere.
Informazio gehiago
TMC Australia-k Europan duen filiala da TMC Spain: TMC Australiaren ingeniaritzaren sendotasuna eta fabrikazioko esperientzia Bilbotik gertu dagoen euskal instalazio horren ekoizpen-gaitasun hedagarriarekin bateratzen ditu.
Gaur egun, aplikazio-sorta zabaleko 30 MVA eta 72 kV-era arteko transformadoreak eta erreaktantziak fabrikatzen ditu, eta bere ekoizpenaren bi herenetik gora Europako, Ekialde Ertaineko, Amerikako eta Asiako hego-ekialdeko herrialdeetara esportatzen du.