Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Gipuzkoako Aldundiarekin batera aurkezten dugu Hodeian. Ekimen aitzindaria da, eta big data eta gauzen Internet erabiltzen ditu Gipuzkoako turismoaren kudeaketa jasangarriagoa, adimentsuagoa eta eraginkorragoa izan dadin
Uztailaren 30ean aurkeztu zen proposamena, zeinaren helburua hau baita: kudeatzaileei erabakiak hartzen laguntzeko analisiak egiteko datu zehatzak eta xehatuak jasotzeko gai den tresna bihurtzea.
Big data teknologiak zenbait aukera garrantzitsu eskaintzen dizkio turismoari, kontuan izanik interes handia sortzen duela informazio hain ugariak sektore horretako balio-kate osoko eragileen artean: enpresak, administrazio publikoa eta erabiltzaileak. Datuetatik automatikoki ikasten duten zenbait sistema ari dira garatzen, eta etorkizunean aurreikuspenak egingo dira okupazio-mailari buruz edo iritsiko diren turisten nazionalitateei buruz, eta aurrez identifikatuko dira lurralde jakin batean egingo dituzten ohiko ibilbideak.
Gipuzkoan zenbateko gastua egin den jakiteko, banku-erakunde bateko STen txartel eta eragiketen bidez egindako transakzioak aztertuko dira. Halaber, telefonia mugikorreko operadore baten mugikortasun- eta trazabilitate-datuak ere aztertuko dira.
Bestalde, gauzen Internet erabiliz sortzen ari den sentsoreetan oinarritutako azpiegitura teknologikoari esker denbora errealean monitoriza daiteke lurraldea, eta aprobetxatu bisitariek interes turistikoko lekuetan uzten duten aztarna digitala, pertsonak zenbatzeko eta haien jarraipena egiteko sistema baten bidez
Laburbilduz, teknologiaz baliatuz eta zenbait ekimen pilotu garatuz, zerbitzuen kudeaketa hobetzeko, kontsumoa handitzeko eta turisten gogobetetzea areagotzeko tresnak izango ditugu eskura.
Zenbait iturritatik datorkigun informazioa aztertuta —zein datozen gurera bisitari, zer gustu dituzten, zer erosketa-ohitura, eta abar—, jarduera-hobi berrien sorrera garatu eta sustatuko da, turismo adimendunaren alorrean, eta turismoa gizarte-integrazio eta -kohesiorako elementu bihurtuko.