Berria

UPV/EHUk eta TECNALIAk lankidetza zabaldu dute, ikerketa eta transferentzia hobetzeko

2018ko uztailaren 25a

Horrela, lankidetza tresna berriak sustatuko dira, besteak beste, Baterako Laborategien Ikasgela Teknologikoak edo EUSKAMPUS JRU, nazioarteko programetan alde biek erakunde bakar gisa jardun ahal izateko egitura

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta TECNALIA ikerketako eta garapen teknologikoko zentroak lankidetzarako esparru hitzarmen berria sinatu dute, bi erakundeen artean harremanak sendotzeko eta dagoeneko prestakuntzan, ikerketan, transferentzian, berrikuntzan eta ezagutzaren zabalkundean dauden lankidetza jarduerak areagotzeko. Hitzarmena gaur sinatu dute Nekane Balluerka UPV/EHUko errektoreak eta Iñaki San Sebastián TECNALIAko CEOak.

Akordioak, besteak beste, hezkuntza eremuan, TECNALIA ikasgelak, UPV/EHUn gradu amaierako lanak, master amaierako lanak eta TECNALIAko langileen zuzendaritza ere baduten doktoregoko tesiak egiteko UPV/EHUn dauden espazioak erabiltzea aurreikusten du. Halaber, TECNALIAren bulegoetan hezkuntza praktikak egitea ere jaso du, UPV/EHUko ikasleentzat, proiektuak edo bestelako I+G+b jarduerak egiteko. Gainera, zentro teknologikoko langileek irakaskuntzan lankidetzan jardutea aurreikusten du, bai eta graduondoko ikasleek prestakuntza jarduerak garatzea ere.

Informazio gehiago prentsa-oharrari buruz