Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Katalisi kimikoaren ezagutzaren mugak zabaltzeko asmoa duen Coordination Chemistry Inspires Molecular Catalysis sarearen parte gara
Produktu kimikoen ekoizpenaren % 80an katalisia erabiltzen da, eta hori munduko barne produktu gordinaren % 20-30 inguru da. Katalisia da industria kimikoaren muina. Gaur egun, baina, Europa mailan, doktore-trebakuntzaren eskasia dago alor horretan.
Behar horri erantzuteko sortu da CCIMC (Coordination Chemistry Inspires Molecular Catalysis). Trebakuntza-sare berritzaile bat sortuko du European Joint Doctorate (Europako baterako doktoretza) programaren bidez. Sarearen helburua alor hauetako ezagutza areagotzea da: estekatzaileen diseinua, koordinazio-kimika, aurrekatalizatzaileen garapena, katalizatzaileak berreskuratzea eta prozesu katalitikoen inplementazioa. Aldi berean, gaitasun transferigarri profesionaletan eta pertsonaletan ere osotasunean trebatzeko aukera ematen du.
Ekimena 2020ko martxoan hasi zen ofizialki, lau urterako. Europako zazpi herrialdetako bederatzi onuradun akademikok osatutako partzuergo batek proiektu koordinatuak garatuko ditu, eta 15 doktoretza-ikaslek hartuko dute parte haietan. Trebakuntza berritzaile horretan industria-sektoreko zortzi bazkide ere izango dira, bai doktoretza-ikasleentzat ezarritako transferentzietan, bai trebakuntzari eta sareari buruzko bilera teorikoetan.
Gure ekarpenean doktoretza aurreko hiru ikertzaile (European Joint Doctorate) hartuko ditugu, haien transferentzia-fasean. Hiruzpalau hilabeteko egonaldia egingo dute gure instalazioetan, lan hauetan: biomasatik eratorritako substratuen transformazio katalitikoa eta hidrogenazio asimetrikoa, kanal anitzeko gure erreaktorea erabiliz.
CCIMC ekimenak Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntzako Horizon 2020 programaren finantziazioa jaso du, 8860322 zenbakiko Marie Skłodowska-Curie dirulaguntzaren bidez.