Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Proiektu irabazleak 10.000 euro irabaziko ditu, eta ekainera arte aurkez daitezke hautagaiak
Audiobisualen esparruko proiektu teknologikoen lehiaketa bat da Zinemaldia Startup Challenge, eta ekintzaileei eta startup sortu berriei zuzendua dago. Iaz bezala,Zinemaldia & Technology jardunaldiaren barruan kokatzen da ekimena. Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomikoko eta Azpiegituretako Sailak sustatzen du, eta Donostiako Zinemaldiak, TECNALIAk, Tabakalerak eta Petronorrek antolatzen dute, ikerketa aplikatuko Vicomtech zentroaren laguntzarekin.
Irailean, Zinemaldia egiten denean, 10.000 euroko saria jasoko duen proiektu irabazlea aukeratuko du epaimahai independente batek. Bai irabazleak eta bai lau finalistek, gainera, aukera izango dute beren proiektua Euskadin garatzeko finantzazioa lortzeko, 500.000 eurorainokoa.
Zinemaldia & Technology topagune bat da teknologo, zinemagile eta industria zinematografikoko profesionalentzat. Aurreko edizioetan, topagune horretan, JA Bayona zinemagilea eta Lucía Peralta efektu bisualetako artista izan dira, besteak beste, beren ezagutzaren eta esperientziaren berri ematen bertaratu direnei.
Teknologia daukaten ikus-entzunezko proiektu berritzaileak aurkeztuz ere ekarpen erabakigarria egin diogu programari. Aurkezpen horiek proiektuen arduradun enpresarialekin batera egin dira. Errealitate birtuala, errealitate areagotua eta neurozientzia dira sektoreko proiektuei balioa eransten dieten tresnetako batzuk.
Informazio gehiago
Zinemaldiaren Startup Challenge webgunean daude oinarriak eta izena emateko formularioa.