SmartEnCity ekimena hiru hiri “itsasargi”tan ezartzen ari dira: Gasteiz (Espainia), Tartu (Estonia) eta Sonderborg (Danimarka).
Europa osoan energia murrizteko eta energia berriztagarrien hornidura maximizatzeko erreplika daitezkeen estrategiak garatzen ditugu. Jardueretan hauek sartzen dira: eraikinak birgaitzea, azpiegiturak integratzea, mugikortasun jasangarria garatzea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak adimentsu erabiltzea.
SmartEnCity ekimena hiru hiri “itsasargi”tan ezartzen ari dira: Gasteiz (Espainia), Tartu (Estonia) eta Sonderborg (Danimarka). Prozesua bi hiri “jarraitzaile”tan erreplikatuko da: Lecce (Italia) eta Asenovgrad (Bulgaria).
SmartEnCity-sare bat sustatzen ari gara, ikuspegia Europako beste toki batzuetan erreplikatzeko interesa duten herrietarako. TECNALIA da proiektuaren burua, eta, sei herrialdetako 35 bazkiderekin lankidetzan, Europan errealitate bihurtu nahi ditu zero karbono-emisioko hiri adimendunak (Smart Zero Carbon Cities).
Smart Zero Carbon Citiyen emaitza nagusiak
- 2.500 etxebizitza inguru eta 165.000 m2 modernizatu dira
- 29.300 biztanlek izan dituzte onurak
- 30.000.000 kWh/urte aurreztu dira, gutxi gorabehera
- 19.000 T/urte murriztu dira CO2-emisioak
- Berokuntzan areagotu egin da energia berriztagarrien erabilera
- Argiztapen adimenduna
- Mugikortasun jasangarriko estrategiak (ibilgailu elektrikoak, bizikleta eta auto partekatuak, biogas-autobusak, etab.)
Informazio gehiago
Hiriek zeregin garrantzitsua dute klima-aldaketaren kontrako borrokan. Hiriguneetan, bereziki altuak izaten dira energia-eskaera eta CO2-emisioak, baina hirietako dentsitateak aukera gehiago ematen ditu bizitoki energetikoki efizienteak, garraio ekologikoa eta zerbitzuak ezartzeko.