Berria

Zientziaren Astean izango gara, Euskadiko teknologia eta berrikuntza bultzatzen

2018ko azaroaren 14a

EQUIMETRIX, pazienteen oreka ebaluatzeko eta hura kuantitatiboki eta funtzionalki entrenatzeko teknologia

Zientzia Astea, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea. EHU Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen du. Hau da topaketa horren helburua: zenbait alorretako ikerketa eta garapenaren berri ematea herritarrei, eta garapen horietan diharduten ikertzaileekin jardutea.

Gure azken asmakizun teknologikoetako bat, EQUIMETRIX, ezagutzera eman dute EHUko zenbait ikaslek. Hau da EQUIMETRIXen funtzioa: zenbait arrazoi direla medio oreka mugatua duten pertsonen erorketa-kopurua gutxitzea, eta haiei segurtasun handiagoa eskaintzea eguneroko eginkizunetarako.

 Equimetrix bideoa