Berria

Zinemaldia & Technologyk enpresa-proiektuen lehiaketa baterako deialdia egin du bigarren edizioan

2019ko maiatzaren 6a

Eusko Jaurlaritzak Zinemaldia Startup Challenge sustatu du, ikus-entzunezko esparrura zuzendutako teknologia berrien proiektu bat garatzeko asmoa duten ekintzaileei eta Europako enpresa sortu berriei zuzendua, eta gaur zabalduko da deialdia

Eusko Jaurlaritzak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailaren bitartez, Zinemaldia Startup Challenge sustatu du, ekimen honen bigarren edizioko jarduera nagusia. Ekimena bera Donostia Zinemaldiak, Tecnaliak, Tabakalerak eta Petronorrek antolatu dute, Europa Creativa MEDIAren eta Vicomtech ikerketa aplikatuko zentroaren laguntzaz. Tabakalerak programazioan parte hartuko du, 2deo ikus-entzunezkoen laborategi berriaren bitartez, eta jarduera egun gehiagotan egiteko lanean ari da.

Lehenengo edizioan, iazko irailean, teknologoen, zinemagileen eta zinemaren industriako profesionalen topagune bat izan zen Zinemaldia & Technology. Jardunaldiak, J.A. Bayona zinemagilearen maisu-eskola batek inauguratuak, sektorean teknologia ezartzea ahalbidetzen ari diren eragile publiko eta pribatuak bildu zituen.

Enpresa-proiektu berrien lehiaketarako deialdia, Zinemaldia Startup Challenge izenekoa, gaur irekiko da, maiatzaren 6an, eta hautagaitzak jasotzeko epea datorren ekainaren 15ean amaituko da. Ikusentzunezkoetan teknologia berriak aplikatzean oinarritutako enpresa-proiektu berriak proposatzen dituzten ekintzaileei eta startup sortu berriei –2016ko abenduaren 31tik aurrera eratuak– zuzenduta dago lehiaketa. Gainera, parte-hartzaileek Europako herrialde batean legezko bizilekua izan beharko dute eta enpresa-proiektua Euskal Autonomia Erkidegoan martxan jartzeko asmoa.

Informazio gehiago prentsa-oharrari buruz