Berria

Zinemaldia, TECNALIA eta Petronor, elkarrekin aztertzen zer eragin duten teknologia berriek ikus-entzunezko sektorean

2018ko irailaren 12a

Bat egin dute hiru erakundeok Donostiako Zinemaldia gogoeta-gune bihurtzeko teknologia berriek ikus-entzunezkoen sektorean duten eraginaz

Etengabe ari da aldatzen ikus-entzunezkoen sektorea; besteak beste, teknologia berrien etorreragatik. Beste alor batzuetan —bideojokoak, medikuntza...— probatu dira tresna horiek, eta orain zinema dute aplikazio-eremu. Zinemaren munduan erabiltzen ari dira jada bloke-kateak, errealitate birtuala eta mistoa, neuroteknologia eta hizkuntzaren teknologiak, eta narratiba ezberdin bat ez ezik negozio-aukera berriak ere ari dira sortzen industria horretan.

Aurrerapen teknologiko berriak, haien aplikazio posibleak eta sorkuntzan zein negozioan agertzen diren aukerak bertatik bertara ezagutzeko, bat egin dute Donostiako Zinemaldiak, TECNALIAk eta Petronorrek, eta zinemaren eta IKTetako berrikuntzaren arteko topagune bat eraikitzea xede duen jardunaldi berri bat jarri dute martxan.

Informazio gehiago prentsa-oharrari buruz