Prentsa-oharra

Hiru plataforma disruptibo abiarazi ditugu, enpresen eraldaketa digitala bizkortzeko

2024ko uztailaren 11a
plataformas disruptivas para acelerar la transformación digital de las empresas

TECNALIAk hiru plataforma disruptibo abiarazi ditu, enpresen eraldaketa digitala bizkortzeko

  • Superkonputazio-zentro bat, data lab bat eta hodei pribatu bat konbinatzen dituzte parekorik gabeko azpiegitura horiek, edozein eremutan eta modu integralean proiektu digitalak lantzeko
  • Plataforma horiek garatzeko, enpresa-sareak digitalizatzen dituzten Arista, Dell, Nvidia eta Red Hat nazioarteko etxe liderrekin batera aritu dira lankidetzan
  • Plataformak TECNALIAren instalazioetan daude, eta, gaur egun, 100 proiektutik gora garatzen ari dira, 60 enpresa baino gehiagorenak

2024ko uztailaren 4a. TECNALIA ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak, enpresa-sareen digitalizazioko Arista, Dell, Nvidia, eta Red Hat nazioarteko liderrekin batera, KATEA abiarazi dute, enpresen eraldaketa digitalerako plataforma aitzindariak. Berdinik ez duten azpiegitura digitalak dira: superkonputazio-zentro bat, data lab bat eta hodei pribatu bat elkartzen dituzte, proiektu digitalak lantzeko edozein eremutan eta modu integralean.

TECNALIAren instalazioetan daude plataforma horiek, hiru euskal probintzietan, eta gaur egun 60 enpresa baino gehiagoren ikerketa aplikatuko 100 proiektutik gora garatzen ari dira.

Aitzol Zubizarreta da arduraduna, eta adierazi duenez, “enpresen premiei aurrea hartzeko eta haien proiektuetarako punta-puntako azpiegiturak emateko sortu ditugu plataforma hauek. Modu horretan, berrikuntzarako eta eraldaketa digitalerako bidea erraztuko dugu, eta proiektuak ingurune seguru eta azeleratu batean egin ditzaten ahalbidetuko dugu, enpresak lehiakorragoak izan daitezen merkatuan”.

Berrikuntza irekia

Hiru milioi eurotik gora inbertitu dira TECNALIAren plataforma irekietan, eta haien helburua da berrikuntza irekia lantzen eta aliatuekin eta ikerketa-eragileekin lankidetzan aritzen laguntzea. Enpresa-sareak digitalizatzen dituzten Arista, Dell, Nvidia eta Red Hat nazioarteko etxe liderrekiko lankidetzari esker sortu dira plataformak.

Dell etxeak azpiegituren hardwarea ekarri du. Nvidiak, errendimendu handiko konputazioko inguruneetako merkatuko liderrak, kalkulu konplexuen abiadura eta eraginkortasuna hobetzen duen hardwarea ekarri du, funtsezkoa baita hori ikerketa zientifikoan eta berrikuntza teknologikoan. Red Hat etxeak egonkortasuna eta malgutasuna ekartzen ditu sektorean lider diren plataformen bidez: hala nola Red Hat Enterprise Linux, Red Hat OpenStack Platform e Red Hat OpenShift kontainerizazio- eta birtualizazio-ekimenetarako eta y Red Hat Ansible Automation Platform errendimendu handiko informatikarako eta automatizaziorako. Aristak TECNALIAren sare-azpiegitura fabrikatu du, barne direla plataformak elkarri konektatzen dizkieten sareak. Zenbait fabrikatzailerekin lankidetzan, Econocom, Teknei eta NTT etxeek plataforma berriak osatzen dituzten soluzio teknologikoen integratzaile gisa parte hartu dute.

Plataforma teknologiko aitzindariak

TECNALIAren plataforma teknologikoek hiru laborategi elkartzen dituzte, kate-begi gisa: Research Cloud, Data Lab eta Compute Platform.

  • Lehenik eta behin, Research Cloud hodei pribatu bat da, Red Hat erakundearen oinarri teknologikoen bidez eraikia. Teknologia horrek TECNALIAri aukera ematen dio proiektu eta enpresa bakoitzerako ekosistema digital pertsonalizatuak sortzeko, halako moldez non une oro osagai guztien 360 graduko ikuspegia izango baitute. Plataforma IaaS formatuan kontsumitzen da (azpiegitura zerbitzu gisa); haren bidez, TECNALIAk azpiegitura eskain diezaieke bere bezeroei. Red Hat etxeak eskaintzen dituen soluzio teknologikoak inplementatuta, ahalmen hauek lortu dira, besteak beste: makina birtualak, sareak eta biltegiak zabaltzea eta kudeatzea eta enpresa-esparrurako aplikazioak ingurune seguruagoan eta malguagoan abiaraztea.

Alberto Torres Moreno Red Hat-eko Business Development Manager for Red Hat OpenShift & Application Developmentak adierazi duenez, “harro gaude TECNALIArekin lankidetzan KATEA garatzeaz. Lankidetza gure DNAren parte da, eta kode irekiaren printzipioen arabera garatu dugu gure softwarea, gure ekosistema zabalak hodei hibrido irekiko edozein ingurunetan erabili ahal izan dezan; horrek balio handia ematen digu. Kode irekian oinarritutako ikuspegi kolaboratibo horri esker, errazago integratu gaitezke enpresa batek baino gehiagok parte hartzen duten proiektuetan. KATEA adibide bikaina da lankidetzak berrikuntza eta eraldaketa digitala bultza ditzakeela erakusteko”.

Bestalde, Juan Meca Dell Technologies etxeko Director Comercial Corporateak adierazi duenez, “Dell Technologies-en badakigu zenbaterainoko garrantzia duen berrikuntza bultzatzeak, eta soluzio teknologiko sendo, fidagarri eta eraginkorrak erabiltzen ditugu horretarako. Gure PowerEdge hardwarea TECNALIAren KATEA plataforma digital berrien oinarria da. Lankidetza honi esker, soluzio digitalen garapena eta optimizazioa bizkortzen dira, inbertsio-itzulkin nabariak lortzen dira, eta hazkunde teknologikoa oro har eta I+G+B inguruneetakoa bultzatzen da, bereziki, adimen artifiziala aplikatzeari dagokionez”.

  • Bigarrenik, Data Lab datu-espazio komun bat da, zeinean ikertzaileek proiektuetako datu maisuetarako, laborategi zehatzek sortutako datuetarako eta TECNALIAko eraikinetan bertan sortutako datuetarako irispidea baitute beren plataformatik. Plataformaren bidez, espazio berean bateratu nahi dira jatorri eta eremu oso desberdinetako datuak, TECNALIAko ikertzaileek eta enpresek ustiatu ditzaten, lehendik dauden lan-ildoak optimizatzeko eta elkarlanean ikerketa-lerro berriak sortzeko.
  • Eta, hirugarrenik, PetaFLOP batetik gorako ahalmena duen prestazio handiko Compute Platform zenbaketa-klusterra, aplikazio zientifiko eta teknologiko aurreratuetarako prestazio handiko kalkulu-ahalmenak eskaintzen dituena. Plataforma espezializatuta dago AAko ereduak entrenatzen, ondorioak ateratzen, egiturak eta materialak simulatzen eta analizatzen, eta Matlab, Jupyter Notebooks, R Studio eta beste tresna batzuen bidez kalkulu konplexuak egiten.

NVIDIAko Javier Pemánek azaldu du garrantzitsua dela “eremu pribatuak tokiko ikerketa bultzatzea, betiere eredu berriak garatzeko, lehendik dauden ereduak enpresen premietara doitzeko eta industriak behar dituen kasuetara aplikatutako inferentzia optimizatzeko. Modu horretan, AA benetan erabiltzea bizkortuko da, inbertsio-itzulkinak daudela frogatuko da, eta adimen artifizialaren inguruko kapital intelektuala garatuko da”.

Aristaren teknologiak ahalbidetzen du KATEA osatzen duten hiru plataformak integratzea eta konektatzea. Hari esker, TECNALIAk bere komunikazio-sare guztiaren ikuspegi osoa du denbora errealean, eragiketen segurtasuna eta arintasuna bermatzeko.