Prentsa-oharra
ASPAPELek eta TECNALIAk berrikuntza sustatzen dute paper-industrian
Prentsa-oharra
Donostian, 2021eko maiatzaren 20an Gaur goizean, Donostian, Patronatuaren bilera berezian, TECNALIAk zentroko zuzendari nagusi berri izendatu du Jesús Valero, orain arte Teknologiako zuzendariorde nagusia izan dena.
Valero (Donostia, 1968) Biologia Zientzietan doktorea da, eta enpresen kudeaketako eta marketineko prestakuntza eta esperientzia handiak ditu, bere ibilbidea beti egon baita enpresaren munduari lotua berrikuntzaren eta teknologiaren alorrean. 2019an, zentroko Osasuneko zuzendari gisa sei urte egin ondoren, Teknologiako zuzendariordetza nagusia hartu zuen bere gain. Sakonki ezagutzen ditu zentroa, ikerketaren mundua eta haren enpresa-ingurunea, eta etapa berri bati ekingo dio TECNALIAren buru izanez.
Izendapen horrekin, fase berri bati ekingo dio TECNALIAk, non hurrengo Plan Estrategikoan aurreikusitako jarduera-lerroak kudeatu beharko baititu; jarduera-lerro horiek bat datoz eraldaketa digitalari, fabrikazio aurreratuari, trantsizio energetikoari, mugikortasun jasangarriari, hiri-ekosistemari eta osasunari loturiko aldaketekin.
Zuzendari berriaren izendapenarekin, gainera, TECNALlAk bete egiten du 2015eko ekainaren 23 Dekretua, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen osaera arautzen eta eguneratzen duena, Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasuneko Saila zenak onartua. Dekretu horren arabera, euskal zentro teknologikoen zuzendari nagusi izateko ezinbesteko baldintza da doktore izatea. Betekizun horrek zuzendari nagusiaren karguari soilik eragiten dio, eta ez Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko zentroetan beste egiteko edo funtzio batzuk dituzten gainerako zuzendariei.
Iñaki San Sebastiánek zentroa sortu zenetik eta 2015az geroztik zuzendari nagusi gisa egindako ahalegina eta izandako inplikazioa eta konpromisoa eskertzen ditu TECNALIAk.