Prentsa-oharra

Konputazio kuantikoaren arloko puntako gaitasunak garatzen ditugu EAEko industriarentzat

2024ko uztailaren 24a
TECNALIA lidera una iniciativa para desarrollar capacidades punteras en Computación Cuántica para la industria vasca

TECNALIA EAEko industriarentzat konputazio kuantikoaren arloko puntako gaitasunak garatzeko ekimen baten buru da.

Ekimenak IBERMATICA FUNDAZIOA, IKERLAN, LORTEK, TEKNIKER, MONDRAGON UNIBERTSITATEA, EHU eta VICOMTECH ditu kide, eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza du

2024ko uztailaren 23a. TECNALIA ikerketa- eta garapen-zentroa EAEko industriaren premia errealei erantzuteko konputazio kuantikoaren arloko ekimen berri bat merkaturatzearen buru da. KUBIT —Kuantikaren Berrikuntzarako Ikasketa Teknologikoa— du izena proiektuak; IBERMATICA FUNDAZIOA, IKERLAN, LORTEK, TEKNIKER, MONDRAGON UNIBERTSITATEA, EHU eta VICOMTECH ditu kide, eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza du.

Mundua interkonektatuago eta berehalakoago bihurtzen ari denez, erronka berriak konpontzeko behar den konplexutasun konputazionala gero eta helezinago bihurtuko da bitarteko konbentzionalentzat. Hain zuzen ere, alderdi horretan eskaintzen ditu konputazio kuantikoak mekanismo osagarri berriak.

Funtsezko jakintza-eremua da, horrenbestez, adimen artifizialaren etorkizuneko garapenerako, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen ekimen honek EAEko ekosistemaren lehiakortasuna hobetzen lagundu nahi du.

Helburua da industria-munduko ohiko arazoei aplikatutako konputazio kuantikorako jabetza industrialeko aktiboen zorro bat sortzea, bai eta eskura dagoen hardware kuantiko aurreratuenean arazo konputazional konplexu samarrei heltzeko teknikak sortzea ere. Halaber, lagundu egiten dio teknologia kritikoen arloko subiranotasunerako eta behar diren AAren balio-kateko gaitasunak Europan izateko Europak duen estrategiari.

Honako hauek ere lagundu diote partzuergoari ekimena abian jartzen: BasQ, Bizkaiko Foru Aldundia eta haren Bizkaia Quantum Industrial Hub proiektua, Gipuzkoako Foru Aldundia, Arabako Foru Aldundia, BAIC (Basque Artificial Intelligence Center), GAIA klusterra, IBM, CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles), ERICTEL, Euskaltel, Petronor eta Telefónica.