Prentsa-oharra
2.000 lagunek hartu dute parte Portugaleten egindako jarduera zientifikoetan
Prentsa-oharra
2021eko Irailaren 27a. Subsea 7, offshore proiektuetan lider mundiala, Tecnalia eta Vicinay bat egin ditu Nautilus Floating Solutions enpresaren akzionista berria bezala. Nautilus, duela 8 urte sortu zen Bizkaian off-shore eolikaren sektorerako plataforma flotatzaileen garapenean erreferente bihurtzeko helburuarekin.
Subsea 7 Nautilus 2013an sortu zuten bazkide industrial eta teknologikoekin akordioa lortu du. Tecnalia eta Vicinayrekin batera diseinu, garapen eta sustapen faseak behin gaindituta, Nautilusek, Tecnalia Venturesen laguntza jaso duenak, bere bazkide berriarekin batera industrializazio eta komertzializazio faseekin aurrera jarraituko du. Era honetan, bere hurrengo helburuen artean eskala errealeko prototipo baten eraikuntza eta instalazioa eta baita garapenean dauden parke eoliko flotatzaileetan bere soluzioa instalatzea ditu.
2013an sortu zenetik, Nautilusek off-shore eolikaren sektorearentzako plataforma flotatzailearen teknologia garatu eta patentatu egin du. Teknologia hori erdi-murgilgarria den estruktura batean oinarritzen da eta itsas-azpiaren luzeerak gaur egunean existitzen diren soluzioen instalazioa ezinezkoa egiten duen lekuetan instalatu daiteke. Europako baliabide eolikoaren %80a dagoen lekuetan, hain zuzen ere. Estrukturaren abantailen artean ontziola arruntetan fabrikatu ahal izatea, aerosorgailua portuan bertan montatu ahal izatea edota atoia ematea eta instalazioa itsas-ontzi arruntetan egin ahal izatea daude.
Erosketa operazioaren ondoren, Subsea 7ek Nautilusen akzioen %59,12a lortu du eta bere esperientzia teknikoa, ingeniaritza eta proiektu kudeaketaren gaitasunak partekatuko ditu, jarduten den merkatuan Nautilusen posizionamendua indartuta.
Bere aldetik, Tecnaliak enpresaren akzioen %29,14a izango du eta bazkide teknologiko nagusia izaten jarraituko du, eta Vicinay Marine Innovaciónek, petroleo, gas eta eolika flotatzailearen industriarentzat amarratze sistemen diseinuan eta fabrikazioan erreferentea denak, akzioen %11,74a izango du.
TECNALIAri buruz
Ikerketa eta garapen teknologikoko zentro bat da TECNALIA, BRTA (Basque Research and Technology Alliance) aliantzako kidea eta erreferentziakoa Europa osoan. Hogeita hamar herrialdetako 1.400 profesional ditu, guztiak ere teknologia BPG bihurtzen saiatzen direnak gizakion bizi-kalitatea hobetzearren, enpresentzat negozio-aukerak sortuz. Hauek dira haren jarduera-eremu nagusiak: Trantsizio energetikoa, Eraldaketa digitala, Fabrikazio aurreratua, Mugikortasun jasangarria, Hiri-ekosistema eta Osasuna.
Zentroak, TECNALIA Venturesen bitartez, merkaturatzeko aukera duten negozio-aukerak identifikatu eta hedatzeko lanean laguntzen du, aktibo teknologikoak inkubatzea azeleratzeko programaren barruan.
Vicinay Marine
VICINAY MARINE munduko liderra da eolika, ontziak eta itsas industriako kateen eta amarratze lineak diseinatzen, berrikuntzen, ekoizten eta hornitzen. Gainera ingeniaritza zerbitzuak eta horien prebentzio eta zuzentze eta mantentze lanak ere eskaintzen ditu.
VICINAY MARINE-k sektore eolikoan, itsasoko eta itsasoko sektorean lan egiten duten 439 langile ditu bataz beste 5 lantegietan banatuta (2 Espainian, 1 Txinan, 1 Brasilen eta 1 Suedian). Bere produktuak eta zerbitzuak 30 herrialde baino gehiagotan merkaturatzen ditu, mundu osoan aingura lineen ekoizle nagusia izanik, neurrira egindako irtenbideak eskaintzen ditu bezero bakoitzaren beharrei erantzuteko.
Mundu osoan jarduten dituen merkatu nagusiak petrolioa, gasa, ontziak, eolika, eta akuikultura dira, hala nola itsasoko energia, eraikuntza flotatzaileak, meatzaritza, etab.
Subsea 7
Subse 7 industria energetikoarentzat offshore proiektuetan lider mundiala da. Munduak behar dituen irtenbide eraginkorrak eskaintzeko industriaren bazkide eta enplegatzailea da, balio iraunkorra sortuta.