- Ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak abian jarri du bere Plan Estrategiko berria. Haren bidez, 140 milioi euroko diru-sarrerak lortu nahi ditu datozen 3 urteetarako, eta 1.525 laguneko taldea osatu.
- Plan berriaren helburua da inpaktu ekonomikoa eta soziala ikerketa teknologikoaren eta berrikuntzaren bidez indartzea, eta enpresen eta gizartearen eraldaketa-eragile izatea etorkizuneko erronketara egokitu daitezen, hau da, eraldaketa digitalera, fabrikazio adimendunera, trantsizio energetikora, mugikortasun jasangarrira, hiri-ekosistemara eta osasun pertsonalizatura.
- Horretarako, ekimen berriak jarriko dituzte abian, hala nola ETE-entzako eta mikroETE-entzako jarduera-plan bat, jabetza intelektuala transferitzeko funts bat sortzea eta inpaktu-aliantzen eredu berri bat ezartzea.
- Gainera, bere irudia berritu du, eta zentroaren lidergoa islatzen duen marka sendo bat plazaratu du, TECNALIAren lan-eremu diren bi esferak grafikoki irudikatzen dituena: inpaktu ekonomikoa eta soziala.