Prentsa-oharra
ASPAPELek eta TECNALIAk berrikuntza sustatzen dute paper-industrian
Prentsa-oharra
Eusko Jaurlaritzak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailaren bitartez, Zinemaldia Startup Challenge sustatu du, ekimen honen bigarren edizioko jarduera nagusia. Ekimena bera Donostia Zinemaldiak, Tecnaliak, Tabakalerak eta Petronorrek antolatu dute, Europa Creativa MEDIAren eta Vicomtech ikerketa aplikatuko zentroaren laguntzaz. Tabakalerak programazioan parte hartuko du, 2deo ikus-entzunezkoen laborategi berriaren bitartez, eta jarduera egun gehiagotan egiteko lanean ari da.
Lehenengo edizioan, iazko irailean, teknologoen, zinemagileen eta zinemaren industriako profesionalen topagune bat izan zen Zinemaldia & Technology. Jardunaldiak, J.A. Bayona zinemagilearen maisu-eskola batek inauguratuak, sektorean teknologia ezartzea ahalbidetzen ari diren eragile publiko eta pribatuak bildu zituen.
Enpresa-proiektu berrien lehiaketarako deialdia, Zinemaldia Startup Challenge izenekoa, gaur irekiko da, maiatzaren 6an, eta hautagaitzak jasotzeko epea datorren ekainaren 15ean amaituko da. Ikusentzunezkoetan teknologia berriak aplikatzean oinarritutako enpresa-proiektu berriak proposatzen dituzten ekintzaileei eta startup sortu berriei –2016ko abenduaren 31tik aurrera eratuak– zuzenduta dago lehiaketa. Gainera, parte-hartzaileek Europako herrialde batean legezko bizilekua izan beharko dute eta enpresa-proiektua Euskal Autonomia Erkidegoan martxan jartzeko asmoa.
Izen-ematea Zinemaldiaren webgunean (www.sansebastianfestival.com) dagoen online formulario baten bidez egin daiteke. Proiektuko bazkideetako adituen epaimahai batek bost finalista aukeratuko ditu eta horiek urtebetez Euskadiko Teknologia Parkeen Sareko BIC (Business Innovation Center) bateko inkubagailu baterako doako sarbidea, Zinemaldiko jarduera eta ekitaldi guztietarako sarbidea eta jardunaldira joateko bidaia eta ostatu-gastuak estalita izango dituzte. Aukeratutako proiektuak prentsa-ohar baten bidez ezagutaraziko dira, abuztuaren hasieran. Azkenik, irailean, Zinemaldiaren garaian, epaimahai independente batek aukeratuko du proiektu irabazlea. Horrek 10.000 euro jasoko ditu. Gainera, bai irabazleak bai gainontzeko finalistek beraien proiektuak garatzeko 500.000 eurora arteko finantzazioa eskuratu ahal izango dute.