Berria
NEOS Surgeryk Gipuzkoako urteko ETEaren saria irabazi du
Aktibo teknologiko
ATLANTIS irudi histologikoak bilatzeko eta berreskuratzeko sistema bat da, edukian eta garrantzi klinikoan oinarritua. Patologia digitaleko irudiei aplikatutako Deep Learning (DL) teknologiaren bidez, diagnostikatutako antzeko kasuak ematen dizkio patologoari, zeinak diagnostikoan aholkatzeko baliatuko baititu.
Irudi histologikoetan oinarritutako minbizi-diagnostikoen % 40 okerrak edo gehiegi balioetsiak dira, eta minbizi-ikertzaileen % 60k baino gehiagok adierazi zuten arazoak zituztela minbizi-tipologia jakin batzuk behar bezala diagnostikatzeko.
Funtsezkoa da gaian adituak diren beste batzuekin iritziak alderatzea diagnostikoa egiterakoan.
Minbiziaren tratamendu baten kostua 20.000 €-tik 50.000 €-ra bitartekoa da.