Berria
Joseba Laka, gure arlo digitaleko zuzendaria, AMETICeko IAko presidenteorde berrautatua
Aktibo teknologiko
SURFIN produktu siderurgikoetarako gainazaleko ikuskapen automatikoko sistema bat da. Ikusmen eta adimen artifiziala ditu oinarrian, eta gai da akatsak denbora errealean detektatzeko, gertatzen diren puntu berean. Gai da berotan (1.000 ºC) eta abiadura handian (10 m/s) jarduteko, geometria ez-lauetan (biribila eta profil estrukturala).
Ijezketa-prozesuan, hainbat akats agertzen dira, eta ez dira antzematen lerroaren amaierako ikuskapenetara arte. Horrek esan nahi du, batzuetan, hainbat tona material akastun sortzen direla, harik eta akats hori detektatu eta lerroa gelditu arte.
Aliasa | Erregistro-zenbakia |
---|---|
Image capturing and processing system for hot profiles of revolution | EP2341330 |