"Industria-hondakin horren balorizazioaren ondorioz, balio handiko eta karbono-aztarna txikiko bigarren mailako material bat lortuko da, eraikuntzaren sektorerako eta industria kimikorako"
Agaleusekin eta Aludiumekin elkarlanean ari gara, ekoizpen-prozesuan lortzen diren aluminioaren ke-hautsak balorizatzeko
Agaleus industria-hondakinen kudeatzaileak, Aludium aluminio-fabrikatzaileak eta TECNALIAk KE-AL ekimenean bat egin dute aluminioaren ke-hautsak balorizatzeko eta teknologia berriak garatuz haien prozesuak hobetzeko. Horrela, txikiagotu egin nahi dute aluminioa fabrikatzeko prozesuaren karbono-aztarna.
Eraikuntzaren sektorerako eta industria kimikorako produktua
Helburua da industria-hondakin hori balorizatzea eta, horrela, balio handiko eta karbono-aztarna txikiko bigarren mailako material bat lortzea, eraikuntzaren sektorean eta industria kimikoan erabiltzeko.
Lortutako produktuak, haren aluminio-edukiaren ondorioz, ezaugarri interesgarriak izango ditu, eta balio handiko produktuetarako lehengai gisa erabiliko da, hala nola porositate handiko produktuetarako. Gainera, hala, hondakina zabortegira botatzea saihestuko da.
Prozesuan segurtasuna bermatzeko sistema
Ekimenak beste alderdi garrantzitsu bat du: segurtasuna bermatuko da prozesuaren etapa guztietan, ke-hautsek aluminioa baitute, eta erreaktibotasun handia izan baitezakete manipulatzen eta tratatzean.
Hori dela eta, teknologia berriak garatuko dira, produktua errazago garraiatzeko, biltegiratzeko, tratatzeko eta bidaltzeko, baita haren trazabilitatea errazteko ere.
Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Hazitek 2024 Programak babesten du KE-AL ekimena.