Arrakasta-kasuak

GESTAMP

Caso de éxito GESTAMP

“TECNALIArekin batera, automobilgintzan fabrikazio aurreratuko prozesuak ezarriz, energia-kontsumoa, CO2-emisioak eta ekoizpen-kostuak murriztea lortu dugu”

Miguel Ángel Ferrández
R&D BIW Bilbaoko zuzendaria, GESTAMP

“Fabrikazio aurreratuko prozesu berriak, efizienteagoak eta jasangarriagoak izateko”

GESTAMPen historia

20 herrialdetan baino gehiagotan aritzen da Gestamp automobiletarako osagai metalikoak diseinatzen, garatzen eta fabrikatzen. Diseinu berritzaileko produktuak garatzen espezializatuta dago, ibilgailuak gero eta seguruagoak eta arinagoak izan daitezen, eta, hala, hobeak izan daitezen energia-kontsumoari eta ingurumen-eraginari dagokienez.

“CO2-emisioak murriztea da industrian nahiz gizartean ditugun erronka nagusietako bat”, dio Miguel Ángel Ferrándezek, GESTAMPen R&D BIW Bilbaoko zuzendariak.

GESTAMP + TECNALIA lankidetza

Gestampekin batera, gaur egungo ingurumen-premiei erantzungo dieten automobilgintza-osagaiak egiten ari gara.

Horretarako, gure ezagutza guztia erabiliz, software aitzindari bat garatu dugu, aukera emango diguna automobilgintzako osagaiak fabrikatzeko prozesuak material malguagoetara, arinagoetara eta handietara egokitzeko.

Energia-kontsumoa, CO<sub>2</sub>-emisioak eta ekoizpen-kostuak

Gainera, software adimendun horrek aukera ematen digu tenperatura-kontrol dinamiko eta independentea izateko, askotariko geometriako pieza arinduen segurtasun-zehaztapenak lortzeko, kalitatea eta propietate metalurgikoak galdu gabe.

Gainera, ibilgailuen pisua arintzea, osagaien higadura murriztea eta haien iraunkortasuna areagotzea lortzen dugu, segurtasun-estandar maximoei eutsita.

Soluzio bete eta berritzaile bat, planetarekin, industriarekin eta gizarte osoarekin dugun konpromisoa frogatzeko.