Arrakasta-kasuak

i-DE

i-DE

Belaunaldi berriko tresnak eta ekipoak erabiliz, denbora eta kostuak aurrezten ditugu, eta, gorabeheraren bat gertatzen bada, urrunetik konpontzen dugu”

Zigor Ojinaga Achicallende
i-DE azpiestazioen estandarizazio-arduraduna

“Sare elektriko adimendunetarako digitalizazioa funtsezkoa da sistema elektrikoen efizientzia energetikoa hobetzeko funtzionalitate berriak sartzeko, bai azpiestazioetan, bai transformazio-zentroetan”

i-DE-REN HISTORIA

Banatzaile gisa, elektrizitatea behar dugun lekura eramateaz eta banaketa-sareak mantentzeaz arduratzen da I-DE.

Hori guztia merkatuko joerei erantzunez eta 11 milioi eta gehiago bezeroren beharrei arreta berezia jarriz.

i-DE + TECNALIA lankidetza

i-DE eta TECNALIA lankidetzan hasi dira, sare elektrikoko ekipoak funtzionalki eta zibersegurtasunez baliozkotzeko baldintza berriak zehazteko, horniduraren eraginkortasuna bermatzeko eta, aldi berean, egiaztapen zorrotzenak betetzeko.

“Global Smart Grid Innovation Hub i-DEren berrikuntza-zentroaren bidez, elkarlanean dihardugu tresna automatizatu berriak garatzen, gure hornitzaileei sare elektriko adimendunetarako soluzio aurreratuak sartzen laguntzeko”, nabarmendu du Zigor Ojinaga Achicallende i-DE azpiestazioen estandarizazio-arduradunak.

Energia, I-DE eta TECNALIAren proiektua

“Efizientzia energetiko handiagoa eta enpresei eta gizarte osoari onura ugari dakarzkien soluzio teknologiko bat garatu dugu”, dio Marta Castro Digital Labs TECNALIAko zuzendariak