Biomaterialen eta produktu sanitarioen ebaluazio biologikoa egiten da gure zentroan. Horretarako, zelula-kultiboetarako gela bat eta bioteknologiako eta mikrobiologiako laborategi bat ditugu.
Kokapena
Deskribapena
Laborategiak ekipamendu hau du:
- Korronte laminarreko kanpaiak.
- Autoklabeak.
- Labe inkubagailuak eta ganbera klimatikoa.
- Hozkailuak, izozkailuak eta ultraizozkailua ( –80 ºC).
- Doitasunezko balantza.
- UV argi ikusgaiaren espektrofotometroa.
- Fluoreszentzia-espektrofotometroa.
- UV argirako, fluoreszentziarako eta lumineszentziarako mikroplaka-irakurgailua.
- Eskuzko kolonia-kontagailua.
- Koagulometro erdiautomatikoa.
- Biofilma eratzeko erreaktorea.
- Likidoen banagailu automatikoak.
- Erauzketa kimikoko kanpaia.
- Lagin histologikoak prestatzeko enbutigailua, kriostatoa eta mikrotomoa.
Zelula-kultiboetarako gela areto garbi bat da, 100.000 klasekoa, zuria, eta ekipamendu hau du:
- Korronte laminarreko kanpaia eta segurtasun biologikoko kanpaia.
- CO2-kontrola duten labe inkubagailuak.
- Autoklabea.
- Zentrifugagailu hoztua.
- PCR termoziklagailua.
- Elektroforesi bertikala eta horizontala.
- Transiluminagailua.
- Mikroskopio alderantzikatua.
- Fluoreszentzia-mikroskopioa.
Nori zuzendua
- Enpresak.
- Unibertsitateak.
- Ikerketa-zentroak.