Laborategi-zerbitzua

Biomaterialen ebaluazioa

Evaluación de Biomateriales

Biomaterialen eta produktu sanitarioen funtzionalitate edo portaera kimiko eta biologikoa eta segurtasuna (biobateragarritasuna) egiaztatuz material eta produktu horiek ebaluatzeko zerbitzua.

Biobateragarritasuna ISO 10993 arauari jarraituta ebaluatzeko analisiak egiten ditugu, in vivo eta in vitro saiakuntza biologikoak eta karakterizazio kimikoko saiakuntzak eginez. Saiakuntza hauek egiten ditugu gure laborategietan: SAIAKUNTZA MIKROBIOLOGIKOAK:

  • Gainazal, likido eta hautsetako mikrobioen aurkako jardueraren ebaluazioa erreferentziazko estandarren eta/edo ebaluatu beharreko produktuari egokitutako estandarren arabera.
  • Gainazaletan biofilma itsasteko eta sortzeko saiakuntzak.
  • Saiakuntza mikrobiologikoak. Agarretan barraiatzea – antibiograma.
  • Saiakuntzak biozida (desinfektatzaileak) eta antiseptikoekin.
  • Bioburdenaren eta esterilitatearen ebaluazioa.

SAIAKUNTZA ZELULARRAK:

  • Aztertu beharreko produktuarne erabileraren araberako zitotoxititate-saiakuntzak zelula-lerroetan.
  • Itsaspen, ugaltze eta bereizte zelularreko saiakuntzak.
  • Hantura, apoptosi eta nekrosi zelularreko saiakuntzak.
  • Saiakuntza molekularrak: DNA, RNA eta proteinak erauztea eta kuantifikatzea, eta markatzaile molekularren espresioa, PCR, qRT-PCR eta ELISA erabiliz.

NANOTOXIKOLOGIA:

  • Narritadura eta korrosio dermikoa eta okularra in vitro.
  • In vitro sentsibilizazioa.
  • Mutagenizitatea.
  • Ahozko eta azaleko toxikotasun akutua.

In vitro eta in vivo saiakuntza toxikologikoko metodoak nanomaterialetara egokitzen ditugu. Nanopartikulak zeluletan metatzearen inguruko probak ere egiten ditugu.

Nori zuzendua

  • Produktu sanitarioen ikerketan, garapenean eta fabrikazioan lan egiten duten eta egindako garapenak ebaluatu eta balioztatu behar dituzten enpresa, unibertsitate eta ikerketa-zentroak.
  • Merkaturatu aurretik produktu sanitarioen egokitasuna baliozkotu behar duten (CE marka) produktu sanitarioen fabrikatzaileak.

Biomaterialen ebaluazioen katalogoa (ingelesez)

Deskargatu PDFa
biomaterials-brochure-mini-tecnalia

Biomaterialen alorreko jardueren katalogoa (ingelesez)

Deskargatu PDFa