Azpiegitura

Genetikako laborategia

Laboratorio de genética

Laborategi honek ematen dituen zerbitzuak sektore biosanitarioan kokatzen dira nagusiki, genetika eta genomika funtzionalaren esparruan zehazki, errendimendu handiko teknologia berriak erabiliz, sekuentziazio genetikoa, adibidez.

Deskribapena

Zerbitzuak:

  • NGS sekuentziazio masiboa, DNA microarray eta in vitro saiakuntzak.
  • Laborategiko material suntsikorretan DNAasarik, RNAsarik eta DNArik ez egotearen analisia.
  • Ezarpenaren aurreko diagnostiko genetikoa (EADG) NGS bidez.
  • Diagnostiko genetikoa.
  • Identifikazio genetiko forentsea – DNAren analisia.

Laborategiak ondo bereizitako hiru eremu ditu, eta haietako bi PCR erreakzioak prestatzeko eta RNA manipulatzeko eta analizatzeko erabiltzen dira.

Ekipamendua:

  • Ilumina Miseq sekuentziadorea
  • Denbora errealean PCR analisiak egiteko QS7 ekipamendua
  • Nanodrop 2000c
  • Termocycler 2720
  • Verity
  • Gelen dokumentaziorako Digi Genius sistema
  • Power Pac Basic Power Supply elektroforesi-sistema
  • Genetic analyzer 3130XL sekuentziadorea
  • DNA/RNA Biocap biosegurtasuneko kabina
  • 2100 bioanalizagailua
  • Denbora errealeko ABI 7300 termobirziklagailua
  • Azido nukleikoen 6100Nucleid Acid PrepStation erauzgailua
  • Eppendorf 5301 hutseko kontzentragailua
  • GenePix 4100ª microarray eskanerra
  • Irudiaren analisirako CHEMI-DOC XRS+ (BIO RAD) sistema
  • Proteinen lehen dimentsiorako PROTEAN IEF SYSTEM (BIO RAD) sistema
  • FC500 MPL WITH UPS (BECKMAN COULTER) zitometroa
  • SYNERGY HT (BIOTEK) mikroplaka-irakurgailua

Nori zuzendua

  • Ezarpenaren aurreko diagnostiko genetikoa (EADG-A, EADG-M) behar duten lagundutako ugalketako klinikak (IVE).
  • Diagnostiko genetikoak behar dituzten ospitaleak, klinikak.
  • Analisi masiborako teknologiak behar dituzten unibertsitateak eta ikerketa-zentroak.
  • Polizia zientifikoa (auzitegi-genetika, giza identifikazioa).
  • Industria farmazeutikoa eta eratorriak (Farmakogenetika eta Companion Diagnostics).
  • Kalitate-kontrola elikagai-industrian (DNAsa-, RNAsa- eta DNA-free saiakuntzak).
Ikusi gehiago

Akreditazioak eta Ziurtagiriak

ENAC 2511
ENAC / ILACek 4/LE2511 ziurtagiriaren bidez ziurtatutako laborategia, auzitegi-analisien saiakuntzetarako UNE-EN ISO/IEC 17025:2017 arauari jarraituz.
Gobierno Vasco
Genetikako laborategia instalatzeko eta jardunean jartzeko Eusko Jaurlaritzak emandako osasun-baimena
Diagnostico-genetico-preimplantacional-DGP

Ezarpenaren aurreko diagnostiko genetikoa (EDG) (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa

Diagnostiko genetikoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa